sábado, 17 de abril de 2010

PILOTA: Gure pilotarien arteko Txapelketa


Hirugarren urtez , Errekak bere pilotarien artean Txapelketa bat antolatu du. Buruz-burukoa izanen da 4 t'erdiaren barrenean, eta prebenjamin eta infantil mailetan burutuko da.


Prebenjaminetan bi talde izanen dira, eta denetara 21 pilotari arituko dira. Astearte eta ortzegunetan jokatuko dituzte beraien partiduak, Doneztebeko frontoian.Infantilek, aldiz, asteazkenetan izanen dute hitzordua.

No hay comentarios: