miércoles, 26 de mayo de 2010

ALEBIN MUTILAK: DENBORALDIAREN LABURPENA


Iepa errekazaleok!!

Bukatu da alebin mutilen lehenengo denboraldia eta egia erran entrenatzaleei geratu zaigun sentsazioa oso positiboa izan da. Orain dela bi urte, ikusita mutil koxkor askok eskatzen zutela eskubaloian jolasteko aukera, entrenamentuak antolatzen hasi ginen infantil baino gazteagoak ziren mutikoentzat. Kontutan hartuz hauen jarrera eta nola gozatzen zuten entrenamentuetan, lehen aldiz gure klubean, alebinen kategoria Nafarroako Kirol Jokuetan inskribitzea erabaki genuen.

Hasieratik ikusi zen entrenamentuetan, nahiz eta trasto xamarrak izan bat baino gehiago, talde oso jatorra zela, beraien artean hagitz ongi eramaten zirela eta ikasteko gogoekin zaudela. Hori aprobetxatu beharra zegoen eta lanera ekin genion.

Eskubaloiari buruz dexente ikasi dute, hasieran oso indibidualki jokatzen zuten eta poliki poliki talde joku bat dela ikasi dute, atakean zuloak bilatuz, taldekidearen paseak bilatuz, defentsan solastuz zeinena den aurkari bakoitza, etab...

Bukaera aldera hagitz partidu politak egin ditugu eta gure ustez eskubaloiaz gozatzea lortu dugu. Baina hau bezain garrantzitsua diren beste gauza batzuk ere ikasi dituzte gure ustez, edo erakusten saiatu gara behintzat: elkarrekiko errespetua, batak besteari laguntzea, egoistak ez izaten batek besteak baino gehiago jokatu duelako, taldeko disziplina bat eramatea, aurkariaren aurrean portaera deportibo bat izaten, arbitroa errespetatzea etab...

Gustora etortzen ziren entrenamentu eta partiduetara, eta horrek lana asko erreztu digu, gogo hauen adibide bezala bat baino gehiago etorri zaigu negarrez erranez ezin zuela entrenatu eta partidura joan, horrek ukitu egiten dizu eta indarrak ematen dizkizu lanean segitzeko.

Jokalarietatik aparte, dudik gabe aipatu beharra dago gurasoen jarrera. PARTIDU GUZTIETAN elkatzen ziren BI HIRU GURASO (txokolate beroakin, pastelekin...askotan jeje), txandakatuz, eta benetan, hori oso eskertzekoa da. Todo un ejemplo a seguir para las demás categorias, sí señor.

Aipamen berexi bat Jesus Olallari ere, azkeneko partidu eta entrenamentuetan hor ibili baita entrenatzaile papera egiten, eskerrikasko!!

Bertzerik gabe, animatu trasto hauei hurrengo urtean segitzeko animo gutxikin nahikoa izango dute guk uste..) eta Ekainaren 5 ean ikusiko gara denboraldiari behar bezalako bukaera bat emateko
ERREEEEEEEEKKKAAAAA AUUUUUUUUUUUUUUU!!!!!

Juan eta Jabiertxo ( Entrenatzaileak)

No hay comentarios: