jueves, 6 de mayo de 2010

MENDIAREN BERTZE IKUSPEGIA









Mendia mendia da, eta, seguraski ere, ez da beharrezkoa beti eguzkiaren izpiak eta horiek ematen dioten kolore eta itxura liluragarriari begira bakarrik egon behar. Badira, seguraski, bertze modutan gozatzeko momentu eta baldintzak guri horrenbertze gustatzen zaigun mendi ilun eta misteriotsu horietan, hilobiak eta guzti.

Hori bertzerik ez dut azaldu nahi argazki eta textu txiki honekin, mendiaren bertze aurpegi isil, apal eta eder bat.

Goza ezazue ahalik eta gehiena eta nik uste argazki hauei begira zertxobait hobekiago uler dezakegula Euskal herriak eman digun poeta-abeslari handienetako bat, Mikel Laboa handia hain zuzen ere.

Bere hitzak hauxe zioten:

Maite ditut maite gure bazterrak
lanbroak ezkutatzen dizkidanean
zer ezkutatzen duen ez didanean ikusten uzten,
orduan hasten bainaiz, ezkutukoa,
nire baitan bizten diren bazter miresgarriak ikusten
- Zeinen handia haizen, Mikel, zeinen hadiaaaaaaaa !!!-
TXOMIN MINDEGIA
(OHARRA: Gogoratu argazkian sakatuta, haundiago ikus daitezkela)

No hay comentarios: