lunes, 26 de julio de 2010
LA INDURAIN: KRONIKA
Kaixoa Errekazaleok!
Pasa da nire aurtengo lehendabiziko martxa, eta nahiko sentsazio onekin gainera. Joan den urtean La Indurainen ikaragarri sufritu nuen, kriston txakalaldia harrapatu, eta pena ematen bukatu genuen.
Hori ikusita, aurtengo martxa afrontatzeko era desberdina zen, argi nuen, gutxitik gehiagora joan beharra nuela. Goizeko 7terditan bizikleta hartu eta Berara abiatu nintzen, berotu ahala piskanaka bidea egiteko. 8 terdietan zen irteera eta argi zegoen helburua zein zen, Mugaireraino erorketak ekidinez iristea, hiru bat erorketa fuerte ikusi nituen, larriena Sunbillako tunelean, baina suertea izanik libratu nituen. Joan den urtean Belateko lehendabiziko pasadan hartutako beroaldiak mina baino ez baitzidan egin, aurten, nire martxara igotzea erabaki nuen, pulsometroari begiratu, eta 175eko muga pasa gabe, portua gainditzeko. Azken metroetan piska bat estutu, eta taldetxo bat harrapatu nuen, haiekin Egozkuerarteko bidea egiteko. Egozkue ere poliki samar pasa igo genuen, 5 bat ginen talde handi horietako indartsuenak, baina oraindik inork ez zuen kartik erakutsi nahi.
Langar nazkagarri bat hasi zuen, gerora Artesiagan euri bihurtuko zena, baina nik bederen hotzik ez nuen pasa. Egozkue eta Artesiaga arteko bidea ere, nahiko poliki egin genuen, jendea erreleboetara sartzen ez zelako, bi lagunek edo emanen zituzten errelebo balekoak, besteok, atzean goxo goxo, oraindik gorde beharra zegoen...
Artesiagako zati gogorrean hautsi zen taldea, fuerte jo zuten hiruk, eta haien atzetik larri baina beste lau joan ginen, gora iritsi, txubaskeroa jarri, eta beherantza, jaitsiera luze eta busti batean... Jaitsieran galdu egin nituen, baina beste batekin Iruritarteko 3 kilometro zelaietan, fuerte estutu, eta Ziga 15 segundu atzerago hasi genuen, garrantzitsua zen, talde horri eustea, eta plater haundiarekin lehendabiziko kilometroa egin eta gero, sartzea lortu nuen. Sentsazioak oso onak ziren, eta 6 ordutik bajatzeko hortzak estutzen hasi nintzen.
Ziga oso oso azkar igo genuen, Iruritatik 12 minutu eskasean, eta Berroetako kruzean, talde handi bat 40 segundura genuela erran ziguten. Belateko bigarren pasadan zangoek oraindik erantzuten zuten, eta Almandozeko rekta suabe egin banuen ere, handik gora dena eman nuen, taldean sartzeko. Taldean sartu eta kalentoia pasa eta gero, taldetik tiraka jarri eta gora 10 bat lagun iritsi ginen, bajada bustia bazegoen ere, azkar jaitsi ginen eta Ultzamako zelaietara iritsi ginen, pena ematen dit, baina han jateko eta edateko aprobetxatu nuen, eta ez nuen batere erreleborik eman, ez eta Orokieta gora ere, izan ere, ikusi nuen, nahiz eta estutu, hobe zela taldeari eutsi, hartara jende aunitz izanen baikinen gero tiratzeko.
Behin Orokieta gaindituta, helburua argia zen, ordu bat bagenuen Berara iristeko, zaila, baina ez ezinezkoa, lortuz gero, 6 ordutik jeistea lortuko genuen, benetan marka ona. Hor ikusi zen aurretik hartutako erabakiaren egokitasuna, erreleboetara, fin eta azkar 10 bat lagun pasatzen ginen, eta ia nekatu gabe, errelebo azkar eta motzak ematea bagenuen eta. Azkenean 6 ordutik bajatzea ez genuen lortu, 40 segundogatik!Horregatik ematen dit pena Ultzaman erreleborik eman ez izana, baina tira sentsazio oso onak, eta aste honetan 600 kilometro egin ditudala kontutan hartuta, oso gustura nire 6 ordu eta 49 segunduekin, joan den urteko marka ia ordu erdian jeitsi bainuen.
Zorionak ere Kazo eta Josuri, hauek motza egin eta bukatu baitzuten, marka onekin gainera. 3 bakarrik izan ginen Errekako maillota jantzia genuela, baina zihur heldu den urtean gehiago izanen garela.
Orain datorren astelenean Dolomitetara noa, hango mendizarrak igoaz batera, Larrau prestatzera, ahal izanez gero igorriko dizuet kronikaren bat, Stelvio, Gavia, 3 cima di Lavaredo... irrikaz nago!!!
GORKA BIDEGAIN
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
2 comentarios:
AUPA GORKA,ZORIONAK¡¡¡¡¡IKUSI NIZUN BAI ANSELMOKO MALDAN BEITI SU BATEAN¡AURTEN SEKULAKO LANAK ARI ZARA EGITEN¡¡EUTSI¡
GORKA CRACK!!! Dolomitetara? Oraindik oroitzen naiz 2007ko Giroan 3 cima di Lavadero goitu zuteneko etapa. Denak zialdoka ailetu ziren!!! Segi horrela!!!
Publicar un comentario