sábado, 7 de agosto de 2010

UDAKO KIROL ESKOLA: KRONIKA



Kaixo denei!!

Aurten, 2.urtez jarraian, Santamarian bukaera eman diogu Udako Kirol Eskolari bazkari eder batekin. Aurten, berriz ere, Lurdes izan dugu antolatzaile bezala. Eskertzekoa da egin duen lana, hagitz ongi atera da dena eta denbora tarte polita pasa dugu denek batera.

Honela bukatu da kirolez betetako hilabete bat. Eskerrak eman gazteei, jarri duten gogoari, ni berria izanik asko laguntzen du horrelako jarrerak. Poza ematen du horrenbertze gazte kirola egiten eta ongi pasatzen ikustea; edozein kirol izanik, gogo berarekin denetan parte hartzen. Polita izandu da esperientzia eta baita denekin pasa dudan denbora, errepikatzekoa.

Bertzerik gabe, gazteei animatu nahi diet kirola egiten bizitzea.

AINARA MARIZKURRENA- Udako Kirol Eskolako monitorea

No hay comentarios: