Izan ere, Juan Vallejo izanen baitugu gure artean “Broad Peak” emanaldia eskeintzen, haren azkeneko balentria punta puntako bertze bi munstrurekin batera, Alberto Iñurrategi eta Mikel Zabalza, alegia. Hiruren artean sekulako kordada osatuz, Erdiko Broad Peak-ean bide berri bat ireki eta Brod Peak-eko hiru puntak kateatzea lortu baitute aurten. Hau dena estilo alpinoan, alegia, soka finkorik gabe, porteadorerik gabe eta dena bizkar gainean garraiatuz, eta gu lorpen handi horren lekuko izatera gonbidatzen gaitu Vallejok.
Bertze biak, Iñurra eta Zabalza, Donezteben egonak ditugu eta orain, Juan Vallejo ekarri eta, akabila borobila aman nahi izan dio Sanbak, hiru munstru hauek osatzen duten “hiruburu”-ari aurten lortu duten Broad Peak-eko hiru puntetako trilogiarekin.
Juan Vallejo (Gasteiz 1970) munduko Himalayista hoberenen artean dago eta hau izan da bere 9. zortzimilakoa. Mila proiektuetan trebatua, "Al filo de lo imposible" bertzeak bertze, beti sekulako ahalmena erakutsi izan du baldintza gogorretan. Azken urte hauetan, Iñurrategi eta Zabalzarekin, beti estilo alpinoan eta maila hagitz altuko eskaladetan aritu da: Aconcaguako ipar horma, Shisha Pangma, Cho Oyu, Lhotse, "Eternal Flame" bidea Izengabeko Dorrea-n, "Ludopatia" bidea ireki Changi Tower-en, G-IV-ko ipar aurpegia, etb, denak ere zailtasun handiko bideak. Azkeneko saiakerak ikaragarriak izan dira eta erabat mutur muturreko mendizaleen eskuetan bakarrik daudenak, errate baterako Makalu-ko mendebaldeko ertza edo Everesteko Hornbein korridorea. Bi hauetan buelta eman behar izan ondotik, hirugarrenean, Broad Peak-eko hiru tontorren zeharkaldia osatzea lortu dute, eta balentria horrek adierazten du, bere osotasunean, mendizale gasteiztar honen tamaina.
Mendizale handia eta ikusi beharreko emanaldia, beraz, Doneztebeko zineman abenduaren 18ko ilunabarrean.
TXOMIN MINDEGIA
1 comentario:
Aupa txomintxo muy buena cronica como siempre con todo detalle con este cartel animo mas que nunca a la gente a que acuda a los actos del dia del monte del erreka. Nosotros seguro que estaremos y esperamos que con buenas noticias. Un abrazo para ti y para todos los errekazales y en especial a los que nos fascina el monte.
Saludos desde Latacunga (Ecuador)
Publicar un comentario