TTIPI-TTAPA
Erreka elkarteak bederatzigarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako txapelketan, sub-22 eta elite mailako bigarren jardunaldiko partidak jokatu ziren urtarrilaren 26an, asteazken arratsaldean.
Beran, 22 urtez beheitiko kategorian, Urretabizkaia eta Zabalak 22 eta 19 irabazi zieten Bendoiro eta Lasari. Andueza eta Zendoiak 22 eta 7 irabazi zieten Barberena eta Loidiri. Jauregi eta Pazosek 22 eta 5 irabazi zieten Mendizabal eta Zinkunegiri eta Lopez eta Alustizak 22 eta 15 Etxaniz eta Aizpururi.
Bigarren jardunaldi hau otsailaren 2an osatuko da honako partida hauekin: Juanenea eta Lukin, Urionabarrenetxea eta Iturriagaren kontra; Quina eta Biain, Alonso eta Esnaolaren kontra; Larrea eta Gartzia, Ezkurdia eta Mindegiaren kontra eta Otamendi eta Murgiondo, Soto eta Eugiren kontra.
Elite mailako finalerdiak erabakiak
Elite mailan, Donezteben jokatu ziren partidak. Buruz Gaingo Esain eta Errekako Joseba Madariagak 22 eta 20 irabazi zieten Tolosako Belloso eta Arkotxari, partida ikusgarrian. Esnal eta Uzkudunek 22 eta 18 irabazi zieten Ozkarbiko Larrañaga eta Huarte Arakilgo Gorritiri. Flores eta Arzelusek 22 eta 12 irabazi zieten Oberenako Mikel eta Azanzari eta Txarutako Yoldi eta Xabier Arraztoak 22 eta 13 irabazi zieten Usurbilgo Mendinueta eta Altunari.
Gauzak honela, otsailaren 2an, heldu den asteazkenean 18:00etan hasira, Donezteben jokatuko dira finalerdiak. Esain eta Madariaga, Esnal eta Uzkudunen kontra ariko dira alde batetik, eta Flores eta Arzelus, Yoldi eta Arraztoaren kontra, bertzetik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario