Argazkietan ez da haizea eta hotza ikusten, baina erreka izoztuaren irudian antzematen ahal den gisa, hotz handia zen (beheko herrietan 10 zero azpitik zegoen, goiko puntan ez dut pentsatu nahi ere), baina hala ere hantxe ibili ginen neguari desafio txiki bat eginez.
Zerua erabat oskarbi eta irudiak edozeinen fantasiak pizteko modukoak. Hotza bai, sekulakoa, baina merezi zuen, izan ere, kranpoiekin ibiltzeko ez baita erraza horren baldintza bereziak eta aproposa harrapatzea.
Akitzeko, beti bezala, merezitako bazkari ederra eta etxera, hori bai, bazkaria ere 2 gradu zero azpiko hotzarekin egin behar izan genuen.
Benetako ibernala, bai jauna !!!
TXOMIN MINDEGIA
1 comentario:
DIOS QUE BONITO!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Publicar un comentario