miércoles, 19 de enero de 2011

Elkarrizketa: Noelia Ariztia

Dakizuen bezala, gure judoka "mediatikoenak" lesio larria izan zuen duela denbora bat. Eta gozoetan ezezik, gazietan ere gure kirolarien ondoan egon behar dugulako, gaurkoan Noelia Ariztia elkarrizketatu dugu.

Noelia, noiz eta nola izan zen? Ze lesio duzu zehazki?


Orain dela bi hilabete, azaroaren 12an hain zuzen. Iruñeko Larrabiden, eguneroko entrenamendu batean, konbatean nengoenean mindu zitzaidan eskuinako hanka. Geroztik, bi erresonantzia egin zizkidaten zehazki jakiteko zer neukan hautsita eta ziur jakiteko zer izango zen operatu beharrekoa. Azkenean, "ligamento lateral externoa eta cruzado anterior" deitutakoak  hautsirik zeunden.

Joan den astean izan zen operazioa. Zer moduz joan zen?
Ostegunean operatu zidaten, operazio zaila izan zen, 4 ordukoa, baina oso ongi atera da eta ligamendu guztiak operazio bakarrean egitea lortu zuen medikuak, nahiz eta hasieran hori zalantzan egon.

Orain errekuperazio lan gogorra izanen duzu aintzinetik. Zer erran dizute medikuek?

Nahiz eta lesio honekin aurtengo denboraldia galdu, orain hilabeteak pasako dira judoarekin berriz hasi arte. Errehabilitazioa Larrabiden egingo dut, lan gogorra bai, baina operazio aurretik bi hilabete izan nituenez, preoperatorio ona egin nuen eta orain lanean hasteko askoz aurreratua nago. Hala ere, izan beharreko pazientzia eta gogoz beteta nago eta seguru laxter Intzakarditik laxterka ikusiko nauzuela.

Eskerrik asko, ba, Noelia. Segi bixkor eta ea abudo tatami gainean ikusten zaitugun.
Eskerrik asko herria, emandako laguntza guztiarekin!

1 comentario:

RKRT dijo...

Animo Noellia!!!
Emakume gogorra zara eta momentu gogor hauek gaindituko dittuzu.