Igande honetan ospatzen da VI Araitz Beteluko Krossa eta erran behar da Alfredo Telletxeak eta nik parte hartuko dugula urte honetako edizioan.
Lau kilometrotako zirkuitoari bi itzuli eman behar zaizkio. Zirkuitoa mixtoa da, tarteka pista, errepidea eta batzutan loia, baina oso azkarra da, zapatilla arruntekin egin daitekeena.
Beteluko frontoian dago irteera eta hortik aterata berehala pista batean sartzen gara, erreka ezkerrera utzita, Araitz aldera gerturatzen gara, baserri batzuk igaro eta gero. Araitzetik bueltan, karreteran barna egiten da, malda txiki bat igo eta gero.
Beraz, aitzaki polita baduzue eskualde eder hori ezagutzeko. Blog honetatik animatzen dugu jendea parte hartzeko.
Goraintziak.
FERMINTXO OTEIZA
1 comentario:
Fermintxo, acuerdate a llevar los pantalones cortos, jajaja.
Ahora en serio, mucha suerte para Alfredo y para ti.
Publicar un comentario