jueves, 6 de enero de 2011

MALERREKAKO PILOTA TXAPELKETA HASTEN DA

Igande honetan hasiko da, Errekak antolatuta eskuz binakako Malerrekako Pilota Txapelketa. Bederatzigarren edizioa izanen da eta  192 bikotek parte hartuko dute zazpi mailatan.

Benjaminetan 24 bikote ariko dira. Igande goizeko 09:30etik aitzinera izanen dira partiduak Legasako frontoian. Alebinetan 32 bikote ariko dira partiduak igande goizeko 09:30ean hasita Iruritan izanen dira . Infantiletan, kadeteetan eta jubeniletan  32na bikote ariko dira. Infantilak Beran 09:30etik aitzinera, kadeteai Lesakan 09:00etatik aitzinera eta jubenilenak Donezteben jokatuko dira igande goizeko 09:00etatik aintzin.
22 urtez azpiko eta elite mailakoen partidak, beranduago hasiko dira, urtarrilaren 12an  hain zuzen. Partiduak asteazkenetan jokatuko dira, arratsaldeko 17:00etatik aitzinera, Beran 22 urtez beheitikoenak eta Donezteben elitekoenak. 22 urtez azpikoetan 24 bikote ariko dira eta 16 elite mailakoetan.

Finalak otsailaren 26an jokatuko dira Doneztebeko pilotalekuan, goiz eta arratsaldez. Errekako bigarren mailako pilota txapelketaren finalak, berriz, otsailaren 25ean izanen dira.

No hay comentarios: