domingo, 20 de febrero de 2011

Buzoia bere lekuan jarriko dugu!!!







Berriz ere Bonozorrotz aldera jo genuen Errekako mendizaleak. Oraingoan han jarri genuen buzoian eragindako hondamendiak konpontzeko bideari ekin gogoz.


Ez da gauza berria dagoeneko han gertatutakoa, izan ere, norbaiti oinazeak sortzen baitzizkion buzoi xinple batek eta erraustu egin baitzuen orain dela bolada bat.

Guk, gurea egin behar dugu, bertzeena eta, batez ere, adierazpenik ez duen ekintzetan ibiltzen denarena inondik inora kontutan hartu gabe, eta atzo hasi ginen berriz ere buzoia bere lekuan jartzeko lanetan. Atzokoan kendu genuen bere lekutik eta asmoa berriz ere, konpondu ondotik, bere lekuan jartzea da, beti ere, lehen egin genuen bezala, behar den lekuan baimena lortu ondotik. Saiatuko gara ahalik eta garbien jartzen, hau da, porlanik gabe eta ingurua ahalik eta gutxien desitxuratzen.

Primabera aldera jarriko dugulakoan gaude eta egun hori probextu nahi dugu Leurtzako Urtegietako aisigunean gosari edo bazkari eder bat egiteko, beraz, badakizue mendizaleak, aukera ederra izanen dugu, bertze behin eta ez dadila azkena izan, egun polit bat pasatzeko elkarrekin.

Argazki mugituetan ikus daiteke lanean ari zirenen kemena, izan ere, haien lanerako grina baitzen argazkiak mugituak eta ez garbi ateratzeko arrazoi eta seinale.

Aupa "lainoaren umeak", ez gaude gelditzeko asmoz, ez horixe !!!

TXOMIN MINDEGIA

No hay comentarios: