TTIPI-TTAPA ( http://www.ttipi.net/)
Otsailaren 2an, asteazken arratsaldean jokatu ziren Donezteben, Malerrekako eskuz binakako bederatzigarren txapelketako elite mailako finalerdiak. Lehenbizikoan, Iñaki Esain profesional ohiak eta Errekako Joseba Madariaga aranztarrak 22 eta 14 irabazi zieten Esnal eta Uzkudun-i eta bigarrenean, Unai Onsalo aresoarrak eta Xabi Arraztoa iruritarrak 22 eta 12 irabazi zieten Flores eta Arzeluz-i. Honela, otsailaren 26an Donezteben jokatuko diren finaletako lehen protagonistak ezagunak dira dagoeneko. Elite mailan, Esain eta Madariaga, Onsalo eta Arraztoaren kontra ariko dira. Aitzineko koadroetan, profesional ohia eta Munduko txapelduna izanen dira aurrez aurre eta gibelean, eskualdeko bi atzelari haundi.
Sub-22 mailan
22 urtez beheitiko kategorian gelditzen diren bikoteek oraindik lan gehixeago egin beharko dute finalerako txartela eskuratzeko. Otsailaren 2an final zortzirenetako fasea osatu zen Beran. Juanenea eta Lukinek 22 eta 6 irabazi zieten Urionabarrenetxea eta Iturriagari. Quina eta Biainek 22 eta 15 irabazi zieten Alonso eta Esnaolari. Larrea eta Gartziak 22 eta 19 irabazi zieten Ezkurdia eta Mindegiari eta Otamenti eta Murgiondok 9 tantutan utzi zituzten Soto eta Eugi. Otsailaren 9an jokatuko dira final laurdenetako partidak.
Kategoria ttikienetako finalerdiak otsailaren 6an
Kategoria ttikienetako finalerdiak heldu den igandean, otsailaren 6an jokatuko dira. Benjamin eta alebin mailakoak Iruritan jokatuko dira, infantil eta jubenil mailakoak Donezteben eta kadete mailakoak Lesakan.
Benjaminetan, Zugarraldeko Villanueva eta Lekunberria Ilunpeko Alberdi eta Galarragaren kontra ariko dira eta Donibaneko Retegi eta Eugi, Oberenako Ozkoz eta Cuiaranen kontra.
Alebinetan, Errekako Zubizarreta eta Salaberria, Igantziko Biltokiko Mitxeo eta Telletxearen kontra ariko dira eta Ilunpeko Alberdi eta Egiguren, Oiarpeko Ugalde eta Etxeberriaren kontra.
Infantiletan, Donibaneko Bakaikoa eta Fernandez, Gure Txokoako Errandonea eta Martinezen kontra ariko dira eta Donibaneko Laso eta Arandia, Munitibarko Andueza eta Ansotegiren kontra.
Kadetetan, Zugarraldeko Larunbe eta Sarasa, Errekako Unai Telletxea igantziarra eta Aurrera Saiazeko Aburuzaren kontra ariko dira eta Errekako Elizalde eta Aldabe, Oiarpeko Ugalde eta Imazen kontra.
Jubeniletan, Errekako Maia eta Lasa Oiarpeko Sarasti eta Imazen kontra ariko dira eta Oteizako Juaristi eta Zubizarreta, Añorgako Barandiaran eta Sanchezen kontra
No hay comentarios:
Publicar un comentario