lunes, 7 de febrero de 2011

LIZARRUSTI-IGARATZA-LIZARRUSTI




Kaixo Errekazaleok!


Asteburu honetako eguraldi zoragarria aprobetxatuz, Joxerra ta biok Aralar aldeko parajeetara hurbildu ginen. Hain zuzen ere, Lizarrusti gainera. Jakingo duzuenez, Gipuzkoarekin muga egiten du. Joan-etorriko ibilialdia egin genuen; hau da, Lizarrustitik Igaratzara eta handik buelta G-r12tik berriro Lizarrustira. Honako mendiak egin genituen: Gaineta(1315), Malkorri(1323) eta Uarrain(1346).

Denak, ibilbide hasieran daude eta inguruko beste mendiak (Ganboa, Pardarri...) beste egun baterako utzi genituen. Aipatu behar Igaratzako aterpean daudela seinalizazio eta mapa guztiak, horrela ibilbidearen nondik norakoa argiago ikusten da eta ez harritu jendea ikustea bertan, norabidea jakin ezinik.

Beherakoan, txirrindulaz zihoazen bi tipok, guardetxea non zegoen galdetu ziguten eta berriro txirrindulakin goraka bidali genituen. Putada ederra!

Esan behar jeitxieran Aileko mendia ondoan gelditzen dela eta gogoa eta indarra baldin bada, 15 minututan igo daiteke.

EDUARDO AGIRRE "BUBA" 

1 comentario:

Sanba dijo...

Vaya pareja de felicianos en un paraje tan chulo.