jueves, 17 de febrero de 2011

PILOTA: FINALAK ERABAKIAK

TTIPI-TTAPA (http://www.ttipi.net/)

Erreka elkarteak antolatzen duen Malerrekako eskuz binakako bederatzigarren pilota txapelketan, sub-22 mailako finalerdiak jokatu dira otsailaren 16an Doneztebeko udal pilotalekuan.


Lehenbizikoan, Errekako Juanenea eta Zugarraldeko Lukinek 22 eta 13 irabazi zieten Azpeitiako Ilunpeko Otamendi eta Murgiondori. Bigarren finalerdian lehia estuago joan zen eta hogeita banako berdinketaren ondotik, Intxurreko Urretabizkaia eta Otegik lortu zuten azken tantua eta 22-21 irabazi zieten Pilotajaukuko Lopez eta Alustizari.

Finalak martxoaren 5ean

Behin finalerdi hauek jokatuta, osatua geldituko da finaletako koadroa. Dena den, Erreka elkartetik jakinarazi dutenez, hasiera batean otsailaren 26an jokatzekoak ziren finalak astebete gibeleratu dira eta martxoaren 5ean jokatuko dira, goiz eta arratsaldez Doneztebeko udal pilotalekuan.

Benjaminetan, Ilunpeko Alberdi eta Galarraga, Oberenako Ozkoz eta Cuairanen aurka.

Alebinetan, Errekako Zubizarreta eta Salaberria, Ilunpeko Alberdi eta Egigurenen kontra ariko dira.

Infantiletan, Donibaneko Bakaikoa eta Medina, taldekide dituzten Laso eta Arandiaren kontra.

Kadeteetan, Zugarraldeko Larunbe eta Sarasa, Oiarpeko Ugalde eta Imazen aurka.

Jubeniletan, Errekako Maia eta Lasa, Añorgako Barandiaran eta Sanchezen aurka.

Sub 22 mailan, Errekako Juanenea eta Zugarraldeko Lukin, Intxurreko Urretabizkaia eta Otegiren kontra ariko dira.

Maila nagusian, Iñaki Esain eta Joseba Madariaga, Unai Onsalo eta Xabi Arraztoaren kontra ariko dira.

1 comentario:

pilotazalea dijo...

Infantilen finalisten artean Arandia agertzen da, Donibane taldekoa, eta hala apuntatuta dago txapelketan, baina, izatez, bizkaitarra da, Arrankudiaga herrikoa hain zuzen ere.
Jon Arandia