miércoles, 2 de marzo de 2011

IRATI XTREM

Aupa Errekazales!

Pasatu egin zait baina, atzo astelehena beste martxa baten inskripzio epea ireki zen, zehazki Irati Xtrem... Martxa hau Otsagin egiten da, eta berezitasun bat dauka besteen artean, izan ere, ez da martxa konpetitiboa, eta jendea oso oso lasai ibili ohi da. Hori bai, azkeneko mendatean, Larrau mendatean alegia, kronoigoera izaten da, eta hor bai, jendeak oso gogor egiten du, indarrik izanez gero noski...

Martxa oso gogorra da, 130 kilometro eta 3500 metro desnibel, baina paisaia ederrak ditu, eta bertan egoten den giroak, oso martxa gomendagarria izatea egiten du. Atzo ireki ziren izen emateak eta gargero 500 bat lagunek izena eman dute. Animatu Doneztebeko txirrindulariak, martxa hau, reto polita izan daiteke eta, entreno on batzuekin eta hirugarren platera ongi gozatua, goraino iristea izanen da helburua!
Animo!
http://www.iratixtrem.com/

GORKA BIDEGAIN

No hay comentarios: