lunes, 21 de marzo de 2011

Nafarroako Mendi Martxak: Kaseda-Kaseda

Kaixo Errekazaleok!

Jakingo duzuenez, hasi dira Nafarroako mendi -martxak aurten ere. Gaurko irteera bigarrena izan da eta tokia ikusi ondoren, pena merezi izan du joatea. Aipamen berezia antolakuntzakoei, lan ona egin dutelako. Ez da erraza leku hoietan errekorrido gogor bat egitea bertako parajea nahiko zelagia baita.

Aipatzeko mendi batzuk, Monte Peña eta San Pedroko gailurra. Bi mendiak errekorridoan sartzen ziren. Denera, 28 kilometro ziren eta desnibela (beti positiboa) 1200m. Gutxi gora behera 6 hordu terdiko ibilbidea.

Leku politenak nere eritziz Peña herri abandonatua. Bertan eliza eta etxe bat ondo konserbatzen dira, gainontzeko eraikinak erdi eroriak daude baina badu bere enkantua. A ze nolako batailak izan ote ziren hor!

San Zoilo ermita ere leku polita da, XIV. mendeko eraikina da. Bertan luntx berezi bat eman dute indarrak errekuperatzeko. Normalean mendian ibiltzen garenak, nahiago izaten dugu beste ibilibide mota bat baina beti ikasten da leku hauetan.

Hurrengo ibilbidea Altsasun izanen da Apirilaren 2an eta gogoratuko dugu Fignon-en esaldi bat: Los Tours no se ganan en invierno, pero se pueden perder....alemaniarra prestatzen ari da udan sasoian ibiltzeko! Jeje!

AUPA JANNNNN!!!!!!!!

EDUARDO AGIRRE BALEZTENA




1 comentario:

rooney dijo...

Jannnnnnnnnnnnnnn!!!!!!!!!!!!

Argazki ederrak ateratakoak atzo, eta imaginatzen dut ibilibidea ere oso polita izango zela!!!!

Ea berriz ere elkartzen garen larunbatea batean eh?? hemengo xoko guztiak ezagutu behar ditut....jejeje!!!!!!!

P.D: Jan prepárate bien para este año, que nos esperan unos días durisimos en Julio, con gente muy preparada y montes que asustan,,,,,,jejejejej!!!!!!!!!!!!