GURE JUDOKA BAT ESPAINIAKO TXAPELDUN IZAN DA. NIEVA LARRAYA-ri BURUZKO INFORMAZIO HAU BIDALI DIGU NOELIA ARIZTIA-k:
Nieva Larraya Txantreako neska da, baina orain dela bi urte gutxi gora behera Errekako judo taldean sartu zen.
Hirugarren urtez lortu du urrezko domina Espainako Txapelketan. Aurrekoan 57kiloz beitiko kategorian eta honetan 52kotan.
Txapelketa gogorra izan zen, baina hala ere, bere maila eman zuen eta aurkari guztiak irabazi zituen. Finala galiziar baten aurka izan zen, eta Nievak merezitako ippon batez irabazi zuen urrea.
Bere asmoak orain internazional mailan emaitza onak lortzea da, Londreseko jokoetarako lekua ateratzeko asmotan.
NOELIA ARIZTIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario