viernes, 5 de agosto de 2011

Bihar, laxoa finala

TTIPI-TTAPA

Joan den urtean gertatu zen bezalaxe, Iruritako bi talde izanen dira aurrez aurre Baztan-Errekako 32. laxoa txapelketaren finalean. Irurita A taldearekin Jorge Azkarate, Andres Elizaintzin, Igor Urrutia eta Iñaki Etxandi arituko dira. Irurita B taldearekin, berriz, Guillermo Etxenike, Joseba Urtasun, Jesus Etxenike eta Xabier Ripa ariko dira, iazko txapeldunak. Beraz, joan den urteko finalarekin alderatuz, aurpegi bakarra aldatuko da, Andres Elizaintzin ariko baita Miguel Bidegainen ordez. Finala ere Iruritako plazan jokatuko da, abuztuaren 6an, larunbat arratsaldeko 17:30etatik aitzinera.


Larunbat goizeko 11:30ean berriz, hirugarren postua lortzeko lehia jokatuko dute Arraioz A eta Doneztebe A taldeek. Arraiozekin Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai ariko dira eta Donezteberekin Santi Mindegia, Pascual Bertiz, Jokin Arraztoa eta Koldo Legarra. Hauek ere Iruritan lehiatuko dira.

No hay comentarios: