Kaixo denei!!
Aurten ere bukatu da kirolez beteriko hilabetea. Pozik bukatu ere haurrek eta gazteek izandako jarrerarekin eta gogoekin. Oihuak ere izan dira baina momentu onekin geratzen naiz ni, aunitz izan dira eta. Eskerrak eman nahi dizkiet horregatik, horrela gauzak aunitz errazagoak izan direlako.
Alaitasuna ematen dizu kantxan daudenean dena ematen dutela ikustean, nola partiduetan batzuk bertzeekin pikatzen diren eta gero polikiroldegitik lepotik hartuta, pikeak kantxan utzita irteten direnean, ezer gertatu ez balitz bezala.
Bertzerik gabe, haur eta gazteei erran horrela jarraitzeko, gogo eta bizitasun hori ez galtzeko!!
AINARA MARIZKURRENA- Udako Kirol Eskolako Monitorea
No hay comentarios:
Publicar un comentario