TTIPI-TTAPA
Malerrekako eskuz binakako hamargarren pilota txapelketan izen emateko epea zabaldu du Doneztebeko Erreka elkarteak. Pilotariak lehen mailako benjaminetan, alebinetan, infantiletan, kadetetan, jubeniletan, sub 22 eta senior elite kategoriatan lehiatuko dira. Kategoria guzietan lehiaketa irekia izanen da, senior elite lehiaketan izan ezik, hemen pilotariak gonbidatu eginen baitituzte.
Bigarren urtez Diario de Noticias izena hartuko duen txapelketa kanporaketa bidez jokatuko da eta 2011ko urtarril erdialdera hasita, otsaileko azken asteburuan edo martxoko lehendabizikoan akitzea espero dute. Federatutako pilotariek azaroaren 13a arteko epea izanen dute izen emateko, horretarako salaae@gmail.com helbide elektronikora edo 948 450991 fax zenbakira idatzi eta norbere telefonoa edo posta elektronikoa jarriz.
Txapelketako partida gehienak igande goizetan jokatuko dira. Legasan benjamin mailakoak, Iruritan alebin mailakoak, Lesakan infantil mailakoak, Donezteben kadete mailakoak, Beran jubenil eta sub 22 mailakoak eta Donezteben senior elite mailakoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario