miércoles, 30 de noviembre de 2011

DONOSTIAKO MARATOIA

Aupa Errekazaleak!

Iragan igandean egindako maratoiaren kronika egiteko asmoarekin idazten dut kronika hau... Distantzia honetan nire debuta zen, eta entrenamenduak ere ez ziren sobera luzeak izan, irailan hasi nintzen serio lasterka, eta 500 km eskaseko entrenamenduarekin aurkeztu nintzen irteerara... Nire alde distantzia luzeetan bizikletan egindako martxa asko, kontra, erritmoaren kontrola, jan eta edateak, eta batez ere zangoetako giharreek nola iraungo zuten ezezaguna baitzen niretako...

Pulsuaren kontrola nahiko ongi kontrolatzen dudanez, 155 pultsaziotik ez pasatzeko helburuarekin atera nintzen, berdin zitzaidalarik ze erbiri jarraitu behar nion... Hala ere, 3 ordu terditik behera egiteko erbiaren gibelean jarri nintzen, irteeran nahiko aglomerazio zegoen, eta lehen km-ak oso poliki egin genituen, lehen 6 km-ak 30 minututik goiti...

Lehen erran dudan bezala markarekin ez nintzen obsesionatua, eta pultsoz ongi nihoanez, hortxe segi nuen, txintxo txintxo erbiaren gibelean... Hala ere, erbi hau eta hiru ordu eta laurdenekoa ziren jende gehien gibelean zeuzkaten erbiak, eta bi abituallamientoetan arazoak izan nituen ura eta jana hartzeko... Hori dela eta, 15. kman edo, erbia atzean uztea erabaki nuen, hartara gustorago eta lasaiago ibiltzeko... Oso eroso nengoen eta hola maratoi erdia ordu bat eta 44 minututan pasa nuen, pultsoa batere estutu gabe, eta ura maiz edaten, oso gustora. 28garren kman tripako min batzu hasi zitzaizkidan, eta komunera gelditu arte, horrek kilometro batzu geldixeago egitea eraman ninduen... Komunean beste minutu bat edo eman nuen, baina handik ateratzean gela jan eta oso ongi ibili nintzen ondorengo kmak..., erraz.., Mirakontxara iritsi arte, 5 km baino ez ziren falta, erritmo nahiko ona nuen, 4:50 inguru, baina erbia gero eta hurbilago nuen, eta 4 km faltan aurre hartu zidan. Jarraitzen saiatu nintzen arren, psikologikoki kolpea izan zen, eta gero eta polikiago nihoan... 39. kilometro 3 ordu eta 14ean pasa nuen, eta hortik aintzina kalkuladorarekin joan nintzen, nahiz eta azken bi kilometroetan nahiko sufritu nuen... Muskularki oso justu iritsi nintzen, eta maratoia gel batekin bakarrik egin nuen, tripetako minaren beldur, hurrengo maratoietarako hobetu beharrako gauza... Azkenean 3 ordu eta 29 minutu 2 segundu izan zen denbora, lehendabiziko maratoia izateko, eta 500 kmko entrenamenduarekin ez dago gaizki...

Aipatu Txarandaka eta Mikel Huartek ere parte hartu zutela, 3 ordu 22 minutu eta 54 segundu eta 3 ordu 26 minutu eta 31 segunduko denborekin hurrenez hurren.

Alfredo Telletxeak 3 ordutik jeistea lortu zuen Valentzian, MAKINA!

GORKA BIDEGAIN

No hay comentarios: