Carlos Pauner Jaka-n (Huesca) jaio zen, 1964-ko ekainaren 9an hain zuzen.
15 urte zituela hasi zen mendia eta eskalada munduan sartzen eta 17 urte zituenerako zailtasun handiko paretak eginak zituen etxe ondoko Pirineotan eta Alpeetan.
1995. urtean joan zen lehendabiziko aldiz Himalaya aldera,"Kun" mendia zutela helburu eta baita lortu ere. Geroztik ez da gelditu eta expedizio bat bertzearen gibeletik antolatuz dagoeneko 12 zortzimilakoen tontorrak baditu sakelean gordeta.
1997-an "Al filo de lo imposible"- ko expedizio Nafar batekin "Kangchenjunga" mendira egin zuen bere lehendabiziko saiakera 8.000m-ko tontor batrera, eta tontorrara ailegatuta ere, ez zuen etsi. 2001.ean, berriz, "K-2" mendia lortu zuen, bere lehendabiziko zortzimilakoa hain zuzen eta hortik aintzina ez da gelditu bere ibilbidea.
2002.ean "Makalu" egin zuen eta hain justu urte horretan Aragoiko Gobernuak "Proyecto 8000" proiektua onartu zuen, Aragoiko pertsona batek 14 zortzimilako mendi guztiak igotzen laguntzeko proiektua hain zuzen.
2003.ean, berriz, Kangchenjunga mendian tontorra egin eta jeitsieran Carlos desagertutzat jo ondotik, inork espero ez zuenean, bizirik agertu egin zen iguldi gorriak pasatu eta milagrotzat jotzen den biziraupeneko sekulako demostrazioa eginez. Pasadizo horren kontaketa eta irudiak ere hagitz famatuak dira eta mundu osoan ibili ziren ikus eta mintzagai.
Horrek markatu du Paunerren ibilbidea, baino ez zen horregatik kokildu eta 2004.ean "Gasherbrum I" eta "Cho Oyu" egin zituen. 2005.ean, berriz, "Nanga Parbat", 2007.ean "Broad Peak", 2008.ean "Dhaulagiri", 2010.ean "Annapurna" eta "Manaslu" eta azkeneko biak aurten, "Lhotse" eta "Gasherbrum II".
Beraz, 14 zortzimilako burutu ahal izateko ahalegin horretan, bi mendi bertzerik ez zaizkio falta, "Everest" eta "Shisha Pangma".
TXOMIN MINDEGIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario