TTIPI-TTAPA ( http://www.ttipi.net/)
Urtarrilaren 8an, igande honetan abiatu da Erreka elkarteak hamargarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa, kadete eta jubenil mailako partidekin.
Donezteben igande goizean jokatutako kadete mailako partidetan, Larunbe eta Sarasa 18 eta 15 irabazi zieten Alvarez eta Agirrezabal-i; Errandonea eta Martinezek 18 eta irabazi zieten Ezenarro eta Imaz-i; Chiapuso eta Urdanpilletak 18 eta 11 irabazi zieten Zubiria eta Iruritari; Artze eta Aizpurua agertu ez zirenez, zuzenean aitzinera egin dute Barriola eta Eskuderok; Zubikarai eta Urizarrek 18 eta 8 irabazi zieten Lizarralde eta Garmendiari; Calleja eta Otaduyk 18 eta 13 irabazi zieten Beloki eta Iturberi; Labaka eta Erauskinek 18 eta 17 irabazi zieten Olarra eta Aldaberi eta Bakaikoa eta Medinak 18 eta 7 irabazi zieten Etxebarria eta Esain-i.
Jubenil mailako bikoteek Beran izan zuten hitzordua. Albizu eta Arkotxa agertu ez zirenez, Astiz eta Delafuente zuzenean hurrengo kanporaketara igaro dira; Urkizu eta Etxegoienek 18 eta 6 irabazi zieten Goñi eta Izkueri; Galarraga eta Otaegik 18 eta 10 irabazi zieten Bandres eta Millan-i; Rebole eta Alberro agertu ez zirenez Mugika eta Cristobal ere hurrengi txandan dira; Etxeberria eta Saenz de Pipaonek 18 eta 11 irabazi zieten Legarra eta Arrizabalagari; Arregi eta Balerdik 18 eta 10 irabazi zieten Oinazpi eta Pagolari; Zuñiga eta Fernandezek 18 eta 10 irabazi zieten Urretabizkaia eta Zalduari, eta Elizalde eta Anduezak 18 eta 4 irabazi zieten Ormazabal eta Zeberiori.
Bigarren mailako seniorrak urtarrilaren 11n hasiko dira
Baina kadete eta jubenil mailakoez gain, bertze kategoriakoak ere poliki-poliki lehian sartuko dira. Izan ere, guzira 184 bikote hasiko dira txapelketan.
Asteazken honetan, urtarrilaren 11n, bigarren mailako seniorren lehen jardunaldiko partiden erdiak jokatuko dira. Beran eta Donezteben jokatuko dira lehen partidak, asteazken arratsaldeko 17:30etik aitzinera. Jardunaldiaren bertze erdia urtarrilaren 18an jokatuko da. 32 bikote badira kategoria honetan.
Beran, lehen partida, Gure Txokoako Iker Tainta eta Gorka Retegik, Titin III.eko Jubera eta Artolaren kontra jokatuko dute; Zugarraldeko Txorraut eta Iribarren, Bi Aizpeko Fernando eta Aristuren kontra ariko dira; Markinako Arrieta eta Ansotegi, Buruzgaingo Etxeberria eta Eugiren kontra; Añorgako Jauregi eta Loidi, Huarteko Loban eta Iraizotzen kontra.
Donezteben ere asteazken arratsaldeko 17:30ean hasiko dira partidak. Aldabideko Urrestarazu eta Agirre, Ilunpeko Aizpuru eta Otamendiren kontra ariko dira; Zestoako Artetxe eta Azagirre, Andoaingo Eskudero eta Urruzolaren kontra; Oreretako Zangitu eta Bergara, Buruzgaingo Iraola eta Errekako Mindegiaren kontra eta Zugarraldeko Maians eta Juandeabaurre, Lagunakeko Senosiain eta Sanzen kontra.
Alebinak eta infantilak igande honetan, urtarrilaren 15ean, hasiko dira benjaminak urtarrilaren 22an eta senior elite mailakoak urtarrilaren 25ean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario