TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)
Malerrekako Erreka elkarteak antolatutako eskuz binakako hamargarren txapelketaren barrenean, bigarren mailako seniorren lehen jardunaldia osatu da urtarrilaren 18an, asteazken arratsaldean Berako Eztegara pilotalekuan.
Oreretako Odriozola eta Aranburuk 22 eta 18 irabazi zieten Oberenako Arraiza eta Larrayari. Lehenbiziko partida gogorra izan bazen, bigarrenean hogeitabana berdindu ondotik, Antiguoko Manzisidor eta Fernandez II.a nagusitu zitzaizkien Aurrera Saiaz taldeko Perez eta Esnaolari; Errekako Bereau eta Paz Zigandako Telletxeak 22 eta 15 irabazi zieten Buruzgaineko Martiko eta Redin-i. Buruzgaineko Soto eta Garciak 22 eta 12 irabazi zieten Txarutako Zaranton I eta Aranori eta Gure Txokoako Gogny eta Agerre 7 eta 22 galdu zuten Oiarpeko Martinez eta Irastortzarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario