Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako Malerrekako hamargarren eskuz binakako pilota txapelketako senior elite eta bigarren mailako partidak jokatu ziren otsailaren 8an, asteazken arratsaldean Donezteben eta Beran.
Senior elite kategoriako partidak Donezteben jokatu ziren. Lehen partidan, Errekako Bendoiro eta Eskuderok 22 eta 8 irabazi zieten Aralar Mendiko Lanssalot eta Irañetari. Bigarrenean, Gure Txokoako Bilbao eta Mitxelenark 22 rta 12 irabazi zieten Buruzgaingo Esain eta Errekako Gorritiri. Hirugarrenean, Txarutako Diaz eta Xabi Arraztoak 22 eta 15 irabazi zieten Errekako Oronoz eta Oberenako Okiñenari eta jaialdia akitzeko, Usurbilgo Santxo eta Altunak 22 eta 7 irabazi zieten Zugarraldeko Sukia eta Lukin-i.
Senior bigarren mailako partidak Berako Eztegara pilotalekuan jokatu ziren. Paz Zigandako Etxabarri eta Telletxea agertu ez zirenez, Epleko Odriozola eta Aranbururi 22-0 irabazitzat eman zioten partida eta aitzinera eginen dute txapelketan; Ilunpeko Aizpuru eta Otamendik 22 eta 15 irabazi zieten Buruzgaingo Iraola eta Errekako Mindegiari; Buruzgaingo Soto eta Garciak 22 eta 18 irabazi zieten Antiguoko Fernandez I eta Mansisidorri hirugarren partidan eta azkenekoan, Gure Txokoako Unai Arraztoa eta Gorka Retegik 22 eta 17 irabazi zieten Buruzgaingo Etxeberria eta Traperori.
No hay comentarios:
Publicar un comentario