TTIPI-TTAPA ( http://www.ttipi.net/)
Malerrekako eskuz binakako hamargarren txapelketako hainbat finalerdi jokatu dira asteburu honetan. Larunbat goizean alebin mailakoak jokatu ziren Donezteben eta igande goizean, benjamin, infantil eta jubenil mailakoak Lesakan.
Donezteben alebin mailako finalerdiak jokatu ziren larunbat goizean. Ilunperko Egiguren eta Iriartek 18 eta 10 irabazi zieten Umore Onako Aizkorbe eta Apezetxeari eta Andoaingo Alberdi eta Arangurenek 18 eta 17 irabazi zieten Oberenako Oskoz eta Matari.
Lesakan igande goizean zenbait finalerdi jokatu ziren. Lehenik benjamin mailakoak aritu ziren: Aldabideko Igoa eta Mariñelarenak 18 eta 3 irabazi zieten Goierriko Ull eta Garziari eta Orozkoko Iriondo eta Ibarrondok 18 eta 13 irabazi zieten Aldabideko Olaetxea eta Santamariari.
Infantil mailan, Andoaingo Oiarbide eta Aizpuru eta Titin III.eko Marcos eta Salaberriren artean jokatu behar zen lehenbiziko finalerdia otsailaren 22ra, asteazken arratsaldera gibeleratu zen. Donezteben jokatuko da, kadete mailako finalerdiekin batera. Bertze finalerdian, Lazkaoko Zubizarreta eta Sestaoko Martitegik 18 eta 13 irabazi zieten Errekako Salaberria eta Zugarraldeko Venturari.
Jubenil mailako bi finalerdiak jokatu ziren azkenik. Lehenbizikoan, Huarteko Zamora eta Errekako Anduezak 22 eta 12 irabazi zieten Hernaniko Urkizu eta Etxegoien-i eta bigarrenean Aurrera Saiazeko bi bikote aritu ziren nor baino nor: Zelaia eta Iruretagoienak 22 eta 9 irabazi zieten Mugika eta Elustondori.
No hay comentarios:
Publicar un comentario