TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)
Otsailaren 15ean, asteazken arratsaldeam jokatu ziren Doneztebeko pilotalekuan Malerrekako hamargarren eskuz binakako txapelketako finalerdiak, senior elite eta bigarren mailako kategorian.
Bigarren mailako senior kategorian, lehenbiziko finalerdian ez zen kolorerik izan eta Ilunpeko Aizpuru eta Otamendik 22 eta 4 irabazi zieten Buruzgaingo Soto eta Garciari. Bigarrena berdinduago joan zen eta Txarutako Unai Arraztoak eta Gure Txokoako Gorka Retegik 22 eta 18 irabazi zieten Epleko Odriozola eta Aranbururi.
Elite kategorian, berriz, Txarutako Diaz eta Xabi Arraztoak 22 eta 18 irabazi zieten Errekako Bendoiro eta Eskuderorik lehenbiziko finalerdian eta Usurbilgo Santxo eta Altunak 22 eta 7 irabazi zieten Gure Txokoako Bilbao eta Mitxelenari bigarrenean.
Beraz, otsailaren 25ean Donezteben jokatuko diren finaletarako protagonistak badira senior kategorietan. Bigarren mailan, Ilunpeko Aizpuru eta Otamendi eta Txarutako Arraztoa eta Gure Txokoako Retegi izanen dira aurrez aurre; elite mailan, berriz, Txarutako Diaz eta Arraztoa eta Usurbilgo Santxo eta Altunaren arteko norgehiagoka izanen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario