TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)
Doneztebeko Erreka elkarteak antolatutako Malerrekako hamargarren eskuz binakako pilota txapelketako jardunaldia bertan behera gelditu zen asteburuan, eguraldiarengatik. Otsaularen 8an, asteazken arratsaldean, senior elite eta bigarren mailakoak ariko dira Donezteben eta Beran.
Senior elite kategoriako partidak asteazken arratsaldeko 17:30etik aitzinera jokatuko dira Donezteben. Lehen partidan, Errekako Bendoiro eta Eskudero, Aralar Mendiko Lanssalot eta Irañetaren kontra ariko dira. Bigarrenean, Zugarraldeko Angita eta Lukin eta Usurbilko Santxo eta Altuna izanen dira nor baino nor. Hirugarrenean, Errekako Oronoz eta Oberenako Okiñenak, Txarutako Diaz eta Xabi Arraztoa izanen dituzte aurrez aurre eta jaialdia akitzeko, Buruzgaingo Esain eta Errekako Gorriti, Gure Txokoako Bilbao eta Mitxelenaren kontra ariko dira.
Senior bigarren mailako partidak Berako Eztegara pilotalekuan jokatuko dira asteazken arratsaldeko 17:30etik aitzinera. Epleko Odriozola eta Aranburu, Paz Zigandako Etxabarri eta Telletxearen kontra ariko dira lehen partidan; gero, Ilunpeko Aizpuru eta Otamendi, Buruzgaingo Iraola eta Errekako Mindegiaren kontra; Antiguoko Fernandez I eta Fernandez II eta Buruzgaingo Soto eta Garcia izanen dira aurrez aurre hirugarren partidan eta azkenekoan, Gure Txokoako Unai Arraztoa eta Gorka Retegi, Buruzgaingo Etxeberria eta Eugiren kontra ariko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario