martes, 6 de marzo de 2012

Erreka, Berria Txapelketatik kanpo

TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)

Berria txapelketako final laurdenetako kanporaketa jokatu dute asteburu honetan Doneztebeko Errekak eta Galdakaoko Adixkide elkarteek, Bizkaiko herrian. Tantu bakarrarengatik, finalerdietatik kanpo gelditu da Erreka.

Kadete mailan, ustekabean galtzaile suertatu zen Errekako bikotea. Joanes Bakaikoak eta Ruben Medinak 16 eta 22 galdu zuten Galdakaoko Elorriaga eta Rekagorriren kontra.

Jubeniletan, aldiz, espero bezala, Errekako Ugaitz Elizalde eta Adur Lasak 22 eta 9 irabazi zieten Adixkideko Atutxa eta Sainz-i.

Seniorren kategorian partida zaila zuen Errekak, baina tantu bakarrak erabaki zuen norgehiagoka bizkaitarren alde, Gaizka Bendoirok eta Jon Gorritik 21 eta 22 galdu baitzuten Elezkano eta Galarzaren kontra.

Beraz, Erreka Berria txapelketatik kanpo gelditu da final laurdenetan. Doneztebeko pilota elkartea joan den urtean hirugarren izan zen eta 2006an azpitxapeldun

No hay comentarios: