Erreka. K. E. aldaketa momentuan berriz ere tenporada hasieran. Ez zen batere erraza: entrenadore berria, Patxiku Ganboa; laguntzaile berria, Felipe Ganboa; Bigarrena ere berria, Iban Mindegia; Jokalari batzuk beteranoak, Luismi, Alfredo, Iban; bertze batzuk hortik hurbil, Mangado, Joseba, Eduardo, Ramon, Txemo; batzuk gazteak baino eginak eta errendimentu hoberenean, Bertiz anaiak, Marizku, Indabere, Koldo, Javi Del Villar, Iñigo; eta azkeneko gazte batzuk, gehienak berriak aurten taldean, Mattin, Xabier, Gago, Unai, Lameriñas; eta rematea emateko bakarraren bat bidean utzi duena ere. Hogei jokalari, denak aritu beharrak, batak bertzearekin partiduro koinziditzea ezinezkoa eta etorkizuna nahi badugu denok aritu beharrak nahitanahiez.
Ez da erraza horrelako zirriborro batetik, eta horren osagarri desberdin eta ezezagunekin epe laburrean emaitza ona ateratezea. Proiektu batek denbora behar du emaitza emateko. Lehendabiziko elkar ezagutu eta batek bertzearen jokora egokitu. Entrenadorearen moduak eta eskubaloia ulertu eta, batez ere, barneratu. Bakoitzak bere rola bilatu eta harrapatu.............Gauza aunitz entrenadore eta jokalari guztiak bat egin arte eta elkar ongi ulertu arte. Proiektoa luzera begira egin zen. Jakin bagenekien denok emaitzak ailegatuko zirela, baina ez zen erraza pentsatzea goi mailan arituko zenik talde hau lehendabiziko urtean behinik behin.
Temporada martxan hasi zen, eta hasteko Anaitazaharra-ri talde indartsua eta faboritoetako bati irauzi kanpoan....ilusioa, altxaferoak, sekulako taldea dugu, etab, etab, etab.... horrelakoak gara gizakiok eta ilusioak ematen digu indarra segitzeko, baina ilusioa, ilusioa da, eta errealitateak zapaldu egiten du maiz. Horrela gertatu zitzaigun guri ere eta errealitatea Errekak oraindik lana aunitz zuela bidean azaldu zigun. Jokoa ona zen tarteka baina hutsune handiak erakusten zituen taldeak bertze auniztan...... pazientzia, lanean jarraitzea da egiten ahal dugun bakarra, ez dugu zertan irabazi, ez gara faboritoak, taldeak denbora behar du lehertzeko, jokalari guztiak aritu behar dira eta horrek denbora gehiago eskatzen du laketze prozesuan......... errealitate gordina, baina hasieran bagenekiena eta momentu batean atzendu genuena ilusioak bultzatuta.
Iguldi gorriak ikusi genituen "txapeldunen ligan" sartzeko eta ematen zuen talde hoberenekin aritzeak eta lasai aritzeak bigarren buelta gozagarri bat ekarriko zigula eta hortara jarri zen taldea. Egia da lehendabiziko bueltako azken partiduetan Erreka on bat ikusi genuela, baina hoberena etortzeko zegoen. Taldeak zalantzekin hasi zuen bigarren buelta hori, baina Zangotzako partiduan zerbait handia gertatu zen taldearen barrenean eta hortik aintzina bertze sendotasun bat erakutsi izan du partidu gehienetan. Nahiz eta Huarteren kontra etxean partidu kaxkarra egin eta Maristasen kontra kanpoan ere, orokorrean ongi aritu da taldea eta "Oberena" liderra, etxean, "Zangotza" berriz ere, eta, batez ere, "Huarte" kanpoan hagitz itxura ona emanez garaitu ditugu..........sekulako akabila eta horren ondorioz saria, sekulako saria, tenore batean amets bakarra zena eta taldearen progresio ikaragarriari esker errealitate bihurtu dena. Denetan aipagarriena Huarteren kontra eginiko partidua izan da, batez ere, gehien behar zenean eta erabat behetik gora zetorren talde hagitz ona baten kontra egin zelako, presioa garaituz eta sendotasuna erakutsiz, talde egina baten sinadura eta taldea edozein gauzarako eta edozeinen kontra bere hoberena emateko prest dagoen seinale.
Errealitateak ekarri gintuen gure lekura ilusioak zapalduz eta errealitateak eraman gaitu oraingoan berriz ilusioaren besoetara........FINAL FOUR-era, HUARTE-ra, Apirilaren 14ean.......taldea bere lekuan egon da eta gu, zaleak, taldeak behar gaituen lekuan egonen gara airean eramateko eta lainoaren umeak laino azpitik atera ata eguzkiaren argiraino bultzatzeko.........nola mirestuko genuke eguzkiaren argia horrenbertze lainoaren azpitik aterako ez bagina?
Zorionak guztiei.
Lainoaren umeak, zeruaren koloreak.........Sasoaiaaaaaaaaaaa !!!
TXOMIN MINDEGIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario