martes, 3 de abril de 2012

Judo: benjaminak

Errekazaleak!!


Judoari dagokionez, asteburu honetan Nafarroako Benjamin Txapelketa izan dugu.

Honetan 8 judokak hartu dute parte eta hiru domina lortu ditugu.

Xabier Apezetxeak -26kg, Koldo Herrera eta Aritz Zulaikak -34 kategorian, bostgarren postua lortu zuten hirugarren posturako pasea galdu ondoren.

Beste aldetik, Txomin Omarrek -30ko kategorian, brontzezko domina lortu zuen. Aldi berean, Joseba Bengoetxeak eta Enaitz Iriartek -38kg, beraien artean egin behar izan zuten finalerako sailkapena lortu ahal izateko. Honetan, Enaitzek irabazi eta finalera pasatzea lortu zuen. Horrela, Enaitzek urrezko domina lortu zuen eta Josebak ere, bere hirugarren postua.

Hurrengo batean suerte pixka bat gehiago beharko dute Oian Iriartek -30kg eta Joseba Juanotenak -34kg, beraien konbateak pasatzea lortu ez zutelako.

Zorionak eta segi entrenatzen betiko sasoi handiarekin!!

Noelia Ariztia

No hay comentarios: