Erreka Kirol Elkartearen eskubaloi sekzioa momentu hagitz onean dagoela argi dago. Talde seniorrak Lauko Finala jokatu ondoren, asteburu honetan gure Kadeteei tokatzen zaie txanda. Hauek Anaitasuna Polikiroldegian jokatu beharko dute. Hiru partiduak arront zailak izanen dira ( berexiki Anaitasuna eta Loyola San Antonioren kontrakoak), baina jokaldi bakoitza borrokatzea eta disfrutatzea izan behar da helburua. Gainera partiduren bat irabaztea lortzen bada...sari bikoitza.
Izan ere, Nafarroako lau talde hoberenen artean sailkatzeak izugarrizko meritua du. Lauko Final honetan ez dira finalerdiak eta finala jokatuko, denak denen kontra baizik. Hona hemen partidu guztiak:
ORTZIRALA
18:15etan Anaitasuna - Huarte
20:30etan Erreka- Loyola San Antonio
LARUNBATA
10:30etan Loyola San Antonio - Huarte
12:30etan Erreka- Anaitasuna
IGANDEA
10:30etan: Huarte - Erreka
12:30etan: Loyola San Antonio- Anaitasuna
Aupa mutilak!!! Dakizuena jokatu eta disfrutatu!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario