Iepa Gorka! Igandean duzu hitzordu haundia: Salou-n burutzen de Iron Man-a. Nola ikusten duzu zure burua?
Azken hiru aste hauetan nahiko deskarga egin ondoren, nire burua hagitz ongi ikusten dut igerian eta bizikletan aritzeko, gauza da azkeneko 3 asteetan bizkarreko minarekin ibili naizela, eta lasterka ez dudala ezer entrenatu... Berez ez luke arazo gehiegirik izan behar, lana egina zegoelako, baina gaur oraindik ere molestiak baditut, eta horrek kezkatzen nau gehien, mina izanen ote dudan igandean eta minak lasterka egiten utziko ote didan... Horrek lehenagotik ere banituen nerbioak areagotzea baino ez du ekarri, eta egunetik egunera min txikiagoa bada ere, aunitz kezkatzen nauela erran beharra daukat..
Nolako prestakuntza eraman duzu?
Iron mana prestatzeko prestakuntza iron mana bera baino gogorragoa dela erraten dute, eta iron mana egin ez badut ere, entrenoa gogorra izan da... Oso konstantea izan behar zara entrenoekin, atsedenaldiarekin, janariarekin.. Azaroan hasi nintzen froga hau prestatzen, behobiako astean, eta tartean 1200 bat km lasterka (100 ordu inguru, 117 saioetan), 5400 inguru bizikletan (210 ordu inguru 100 saioetan), eta 110 kilometro igeri (41 saio eta 38 orduetan), astean 6 entrenamendu egun nituen, gehienenetan bi kirol egiten nituelarik, asteburuetan tirada luzeak tokatzen ziren, eta aste tartez motzexagoak. Bolumena eta intentsitatea poliki poliki igotzen joan naiz asterik aste, eta azken lesio honengatik ez balitz, oso ongi iritsi izanen nintzen... Bidenabar entrenamenduetanlagun izan ditudan guziak gogoratu nahi ditut (Josu, Migui, Patxi, Xabi, Alfredo, Beñat, Mikel...) hasierako entrenoetan, helburua oso urrun ikusten denean laguntza oso baliotsua izan direlako. Etxekoak ere bai kontutan hartu nahi nituzke, entrenoak uztartzeko eman izan didaten laguntzagatik, eta orohar abentura honetan sartu nintzenetik interesa erakutsi duzuen guziei... Burutan izanen zaituztet sufrimenduak dirauen bitartean!!
Beroa arerio latza izan daiteke? Ze probatan sufrituko duzu gehien?
Beroa arerio latza izanen da, baina bizikletako desnibela ere... Kontutan hartu behar da, holako froga baten orduko 300 bat kcal sartzea lortu behar duzula, urarekin batera, noiz eta bero gehiago, ur gehiago eskatzea ekartzen dizu, eta etsai handienarik aurre egitea, sabeleko minari, igeriketan edandako ur gazia, bizikletako esfortzua, korrika egitean gorputzak egiten dituen balantzak... sabelak asko sufritzen du, eta hori ezin da aunitz entrenatu, irteera luzeetan kontutan hartzen saiatu bagara ere... Duela 3 aste beldur gehien nion froga igeriketako zela erranen nizuke dudarik gabe, baina egin ditut entrenamendu batzuk itsasoan eta agobiatzen ez bazara, lasai lasai nahiko erraz atera naitekeela uste du... Bizkarreko minak lasterketako sekzioari beldur gehiago izatea ekarri dit, lehenago banekien 20 kilometro behintzat lasterka egiteko gai izanen nintzela (entrenoetan egin dudalako) eta hortik aintzina lasterka ez bazen oinez eginen nuela, orain ez daukat argi mina agertuz gero 20 km horiek egiteko kapaza izanen naizen, eta erdia egin baino lehenago oinez hasiz gero, buruz oso ongi prestatua joan behar da bukatu ahal izateko, iron mana ez baita zangoekin egiten, buruarekin baizik...
Zein da zure helburua?
Lesioa baino lehen 12 ordutik jeisteko ametsa nuen, ez zen erraza izanen, baina oso urrun ez nintzen ibiliko. Bizkarreko minarekin nagoenetik, bukatzea baino ez daukat buruan, ahalik eta min guttien sentituz, eta errepikatzeko gogoak buruan ditudala... Trialoia prestatzeak bertze bide batzu irekitzen dizkizu, lasterkako
lasterketak, mendi lasterketak, igeriketako trabesiak... lehendik egiten nituen bizikletako frogez gain, gustatuko litzaidake iron man honek, udan dauden froga andana egiteko gogoak ez kentzea...
Ederki, Gorka. Ea igandeko proba ongi ateratzen den eta orain arte egindako lan gogorrak bere fruituak ematen dituen, merezi duzu eta... Zure berrien zain egonen gara. Aupa Gorka!!!
3 comentarios:
AUPA GORKA!!!!!!!!
ANIMO ETA SASOIAAAAAAAAAAA!!!!!!!!!!!!!!!!!
Animo Gorka, eres una máquina y el dolor de espalda no podrá contigo.
Suerte.
Zihur nagok, Errekako altzairuzko gizonak Salou-ko "Burnezko Gizona" froga gaindituko duela eta Errekako "Diamond man" bihurtuko dela eta orain Bidegain dena gero Ortzigain izanen dela............ekin eta eutsi hire barreneko kemen ikaragarri horri...........Eres un puto loco salvaje y me encanta, aupaaaaaa, sasoiaaaaaaa
Publicar un comentario