TTIPI-TTAPA
Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da asteburuan eta Doneztebe eta Bera aurrez aurre izan ziren maiatzaren 19an, larunbat goizean Doneztebeko pilotalekuan.
Gaur egungo txapelduna den Doneztebek talde indartsua dauka, hainbat herrietako pilotariak hartu baititu bere baitan. Berak, gainera, zenbait bajarekin aurkeztu zen Donezteben, Jon Olaizola jubenilak eta Iñigo Martinez infantilak ezin izan baitzuten jokatu. Honela, Ander Errandonea infantiletatik jubeniletara pasatu eta infantiletan Lazkanotegi eta Palenzuela ordezkoekin aritu behar izan zuen.
Emaitzei dagokienez, alebinetan, Doneztebeko Aimar Otxoteko eta Enaitz Telletxeak 18 eta 10 irabazi zieten Berako Yago Cantero eta Mikel Eltzaurdiari.
Infantiletan, Doneztebeko Joanes Bakaikoa eta Ruben Medinak 18 eta 6 irabazi zieten Berako Andoni Lazkanotegi eta Julen Palenzuelari.
Jubeniletan, Doneztebeko Ugaitz Elizalde eta Adur Lasak 22 eta 9 irabazi zieten Berako Ander Errandonea eta Mattin Garbisuri.
Seniorretan ailegatu zen Berako garaipen bakarra, Julen Etxeberri eta Andoni Alberdik 22 eta 14 irabazi baitzieten Doneztebeko Gaizka Bendoiro eta Jon Gorritiri.
No hay comentarios:
Publicar un comentario