Mutiko kadeteen taldearen balorazioa hagitz positiboa bezala egiten dugu entrenatzen ari garenok, izan ere, hasieran genituen helburuak bete direlako oso osoan eta ez bete bakarrik, pentsatutakoa gainditu ere egin baitugu aisa.
Jokalariak teknikoki nahiko landuak dauzkagu, baina taldeko teknika gero eta gehiago sartu behar da adin hauetan eta alde horretatik erran behar da mutiko hauek hagitz jarrera ona izan dutela oinarrizko talde-mugimentu garrantzitsuak lantzeko eta memorizatzeko orduan eta azkenerako ohartu gabe egiteko kantxan. Ez da erraza talde batek azkar demontre jokatu, azkar mugitu baloia, azkar erabaki momenturo, azkar mugitu baloia daramanaren arabera, bakoitzak behar den mugimentua egitea baloiarekin edo baloirik gabe, behar den momentuan eta ez lehenago edo geroago mugitzea, hau da, gauza aunitz azkar egin eta halere ez desorekatzea, ordenatuak jarraitzea kantxan, lagunari beti lguntza eskeintzea soluziorik gabe gelditzen denean, etb, etb......................ba, hori neurri handi batean lortu dugu denen artean eta horrek eman digu eta emanen digu etorkizunean jokalari hauek maila hagitz onako jokalariak izanen direla pentsatzeko bidea.
Hau dena ongi izanik, bertze arlo garrantzitsua ere landu beharraean ginela iruditzen zitzaigun, neurketetan dakitena ematearena, edo hobe ulertzeko, konpetitzearena, alegia. Alor horretan ere izugarrizko hobekuntza lortu dute gure kadeteek. Hasieran ez zituzten zeukaten maila tekniko eta taktikoaren araberako emaitzak lortzen. Gure jokoarekin, gerora begira egiten dugun jokoarekin, ez baita erraza izaten emaitza onak lortzea. Jakin badakigu jokatzen baina egiten dugun joko aberatsa hori kantxan aplikatzea zaila izaten da eta kosta egiten da lortzea. Hor, alor horretan egin dugu lan polita aurten. Partiduetan ongi konpetitzeko zer egin behar den eta nola aldatzen ahal diren jokatzeko moduak komenientziaren arabera ikasi beharra zegoen eta baita ederki ikasi ere gazte hauek. Emaitzetan dago froga, lehen aise galtzen zuten taldeen aurka irabazten hasi ziren bigarren fasean eta akabilan nafarroako talde indartsuen pare ibili dira inongo lotsarik gabe eta hagitz eskubaloi aberatsa eta ikusgarria eskeiniz.
Pausoz pauso eta beti aintzina begira egiten dugu lana. Gauza bat ongi finkatu arte ez dugu hurrengoa sartzen dantzan eta horrela mukuratzen dute kirolaren ezagutza aberatsa. Horren ondorioz uneoro zertan ari diran ohartu, psikologikoki indartu, taldea bezala eta ez indibidualki lan egin eta, garrantzitsuena, kirol eder hau maitatu, disfrutatu eta hagitz ongi pasatzea lortzen baitugu denen artean.
Beraz, pozik, hagitz pozik egoteko moduko aurrerapenak egin ditugu alor garrantzitsuetan eta itxaropentsu begiratzen ahal diogu talde honi etorkizunari begira, izan ere, gaia badagoelako eta lanean jarraitzeko ere hagitz jarrera ona baitute jokalariek.
TXOMIN MINDEGIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario