miércoles, 6 de junio de 2012
Extrem Man Salou: Kronika
Kaixo Errekazaleok!
3 egun pasa dira nire erronka bertan behera gelditu zenetik, eta bada garaia aintzina begiratu eta retiradak utzi didan trago txarra alde batera utzi, eta karreran eta prestakuntzan zehar izandako trago goxoetaz oroitzeko. Karrera goizeko 6 terdietan hasten zen, eta bezperatik geneukan korrika eta bizikletako materiala boxeetan utzia, nahiko zeremonia bitxia da, 12 ordu falta direla, lehiakide guziak dena han utzitzeko momentu hori, beti zerbait garrantzitsua atzentzen zaizunaren beldurrez... Larunbatean min askorekin ernatu nintzen, bizkarreko min askorekin alegia, kotxean gidatzen pasatako orduen kulpaz, baina bi masaje sesio hartu eta gero, mina molestia izatera bakarrik pasa zen... Oinez ia ez nuen deus sentitzen, baina lasterkako keinua egitera ere ez nintzen ausartzen, minak hor jarraitzen zuela banekielako...
Goizeko 3 terdietan hasi zen abentura, despertadoreak jotzearekin batera, nerbioak zirela eta ez zirela, gutti lo egin nuen, baina animotsu ernatu nintzen. Dutxa bat hartu, gosaldu, luzaketak egin, igeriketako materiala errepasatu, eta lasterketa hasi aintzinetik edanen nituen bi bidoiak prestatu ondoren, oinez abiatu nintzen irteerara.. 5 etan irekitzen zituzten boxeak, eta 5ak 5 guttitarako han nintzen... Bizikletari azken begirada bota, haizea sartu, eta monoa eta neoprenoa jarri nituen... Hor aunitz lagundu zidan Alejo Sarobe lesakarra handik egoteak, izan ere, holako konpetizio bat ohikoa duen (iaz bakarrik 3 egin zituen) kirolari bat ondoan egoteak, nerbioak lasaitzeko bederen balio baitu... 6 terdietan zen irteera, eta 6ak eta laurdenetan uretara sartu ginen piskat berotzeko, ura oso ona zegoen, eta olaturik ez zebilen...
Irteera eman zenean, nahiko atzean kokatu nintzen, agobio gehiegirik ez izateko, eta metro aunitz oinez egin eta gero (Salouko hondartzan hori egin dezakezu) igerian hasi nintzen... Zalantzarik gabe esperientzia honetako punturik politena izan zen, hasieran eta lehendabiziko bolletan tokeak eta golpeak izan baziren ere, oso lasai igeri egin nuen, eta benetan disfrutatu nuela horrelako trabesia batetaz... Oharkabean lehen 2 bollak pasatuak genituen, eta 23 minututan lehen 1500 metroak eginak nituen (metro asko oinez egiteagatik atera zen horrelako denbora ona...), bigarren itzulia oraindik lasaiagoa izan zen, momentu batean despistatu eta ia taldea galdu banuen ere, hor agobiatu nintzen, taldeari itsu itsuan jarraitzen ari bainintzen, bollei begiratu gabe.. Ordu bete eta minutu batean igeriketako lana bukatua nuen, eta hondartzatik korrika atera eta bizikleta hartzera joan nintzen. Momentu horretan ikusi nuen, gauza serioa izan behar zela, 100 metro eskaseko lasterketan, ipurdiak min haundia ematen zidalako... Pentsamendu negatibo horiek alde batera utzi eta transizioa lasai baina ahalik eta azkarren egiten saiatu nintzen... Krema eman, ongi lehortu, galtzerdi idorrak jarrik, kaskoa jarri, eta nire elementuan gozatzera, bizikleta...
Bizikletako sekzioak asko gozatu nuen, bizkarreko molestia hor zegoen, baina ez zidan pedalak emateko orduan eragozten... lehen orduan euria fuerte egin bazigun ere, atertu zuen, eta paisaia politetatik barna ibili ginen. Rato guzian maila aerobikoan ibiltzen saiatu nintzen, eta 40 minututik behin jaten... Momentuz tripek erantzuten zuten, eta zangoek ere bai, jende aunitz aintzindu nuen sekzio honetan, gehienbat aldapa gora ,eta bukaerako lautadan, eta nahiko fresko iritsi nintzen Saloura bizikletan 6 ordu eta 34 minutu ibili eta gero...
Gogorrena falta zen, transizioa nahiko azkar egin, krema ongi eman eta lasterka hasi nintzen... Helburua 150 pultsaziotik ez pasata ahalik eta denbora gehien korrika egitea... Lehen pausuak ematen hasi bezala, ipurdiko minak hor dagoela gogorarazten dit, ez nauela bakean utziko alegia... Hori bai, korrika minutu batzu segi eta gero, mina ia ez dut sentitzen, eta horrek lasaitzen nau... Hirugarren kilometroan edo, lehen arazoa suertatzen zait, tripako min gogor batek, lasterka jarraitzea eragozten dit, haizeak edo izanen ziren, aintzineko abituallamientoan koka cola hartzeagatik, bizitasuna bilatzen hartu nuen koka kola, baina hurrengorako badakit... 2-3 minutu oinez ibili eta gero berriro lasterka hasten naiz, eta mina areagotu egin dela ohartzen naiz... Hemendik aurrera konstante bat izan zen hori, nekearengatik ia inork ez du maratoi osoa lasterka egiten, tarteka oinez deskantsatu egiten da, gauza da, ni oinez hasi eta berriro korrika hasten nintzenean, ia ez nintzela korrika egiteko gauza, lehendabiziko 20 pausuak egin arte..., eta korrika 6 minutu kilometroko erritmoa ozta ozta mantenduz... Sin pena ni gloria 2 buelta egin nituen, eta egia erran behar badut, momentu horretan bukatuko nuela pentsatzen nuen, baina hirugarren bueltan beroa itogarria zen, krema emanda ere bizkarra erreta neukan, eta tripako min latza... hala ere beste 10 km egin nituen hogeitamarrenera iritsi arte, horietako asko oinez, eta korrika egin nituenak zangoa ia arrastaka nuela... Abituallamientora iritsi nintzenean, erretiratzea erabaki nuen, lasterka egiteko ez nintzen gauza, oinez ere min haundia nuen, eta oinez guttienez bi ordutako lana neukanez, merezi ez zuela ikusi nuen... Boluntarioek jarraitzeko erraten zidaten, oinez ibiltzeko kapaza nintzela, azken buelta nahigabe eginen nuela, baina burua sufritzetik nekatuta zegoen, eseri nintzen, eta 5 minutuko pausa batek gauzak aldatuko ote zituen, baina, gero bakarrik zutitzeko gauza ez nintzen, bizkarreko min sakona medio... Erretiratzeak atzera bueltarik ez zeukanean, mina eta errabiaren poderioz, negarra eutsi ezinik egon nintzen... Hainbeste entrenamendu, hainbeste sufrimendu...
3 egun pasa diren arren, prozesu horretan nago oraindik, akats batzu egin nituen, azala hobeki babestu behar nuen hartara hainbertze ez erretzeko, lasterkakoan nik neronek botellina eraman behar nuen, nahi nuenean edateko eta jateko... Burutik kendu ezinik nabil 12 kilometro baino ez zirela falta, oinez sikira jarraitu behar nuela, lehen txakalaldian ez jarraitzeko erabakia hartu nuela... Erabakia arront konbentzituta hartu banuen ere, orain damua daukat lagun, uxatu nahi dudan laguna... Bizkarrak ere kezkatzen nau, 3 astetan joan ez den min hau uste baino larriagoa ote den, minak hor dirauen bitartean, arantza ateratzeko ikusten dudan modu bakarra (holako beste fregatu batean sartzea), ezinezkoa baita...
Bukatzeko eskerrik asko 3 egun hauetan animoak bidali dizkidazuen deneri, ez dakizue zenbat estimatzen den holako momentuetan jendearen babesa eta interesa sentitzea. Errekaren Egunean ikusiko gara!
GORKA BIDEGAIN
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario