viernes, 8 de junio de 2012

Gaur Ttipi-Ttapan..

TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)

Erreka Kirol Elkartearen egun haundia ospatuko da ekainaren 9an, larunbatean. Gehien bat kirolarekin lotutako ekitaldiak, herri afariarekin eta gaupasarekin borobilduko dira, baina bezperan ere izanen dira ekitaldiak. Honela, ekainaren 8an, ortziral arratseko 20:00etan Marokoko Atlas-i buruzko proiekzioa eskainiko da Leku Eder zineman, Josu Juanena eta Iñigo Mangado herritarren eskutik. 22:00etan Santa Luzia Plazan Mus Txapelketa jokatuko da eta aurtengo berrikuntza nagusia 1 Formula­ren simulatzaile ikusgarria izanen da, nahi duenak proba dezan.

Halere, Errekaren egun nagusia ekainaren 9an izanen da eta larunbat osoan, kirolarekin lotutako ekitaldiak izanen dira.

09:30etik aitzinera kiroldegian Errekako eskubaloi taldeko alebin mutilak eta neskak ariko dira. 10:30ean infantil nesken txanda izanen da eta Erreka eta Baztango taldearen arteko lehia izanen da ikusgai. 11:30ean infantil mailako mutilak ariko dira Txantrearen kontra. 12:00etan judo eskolakoen erakustaldia izanen da.

Arratsaldeko 16:00etan Errekako kadeteen partida jokatuko da eta gero, 17:30ean, eguneko plater nagusia izanen da, Final Four-a. Izenak dioen bezala, lau talde ariko dira eta bi finalerdi jokatuko dira. Ondotik 3. eta 4. posturako lehia eta finala. 15 minutuko partidak izanen dira. Lehenbiziko finalerdian 88ko kinta (Asobalen jokatzen duten Niko Mindegai eta Ibai Meoki tartean) eta Errekako beteranoak (kalitate handikoak, nahiz eta forma pixka bat galdu duten) ariko dira. Bigarren finalerdian Errekako gaur egungo taldea eta Izarren taldearen txanda izanen da, azken hau, San Antonio, Anaitasuna eta Galizia aldetik etorritako jokalariekin osatua, bertze taldeetatik urtero etortzen diren jokalariekin batera. Tartean izanen dira Ricard Reig, Carlos Chocarro, David Carvajal, Chengue Martinez, Alejandro Capón eta Javier Tajadura (Anaitasuna), Julen Lopez (San Antonio), Mourinho (OAR Coruña), Eduardo Gurbindo (Valladolid taldekoa eta Espainiako Selekzioarekin Olinpiadetan izanen dena). Partiden artean Errekako dantzarien saioa ikusgai izanen da.

21:00etan herri afaria izanen da Santa Luzia Plazan eta gero gaupasa izanen da DJ-Luismirekin.

No hay comentarios: