viernes, 22 de junio de 2012

www.ttipi.net web gunean...

San Pedro besten aitzineko igandean, aurten ere Doneztebeko Herri Krosa eginen da Erreka Kirol Elkarteak antolatuta. Ekainaren 24an eginen da eta XXXIV. edizioa izanen du.


Izen-ematea egun horretan irteera puntuan egin daiteke edo aitzinetik www.herrikrossa.com web orriaren bidez. Bortz euro ordaindu beharko dituzte jubenilek eta hortik aitzinerako kategoriek. Gazteagoentzat, aldiz, dohainik izanen da.

Mailaz maila, egin beharreko ibilbidea diferentea izanen da. Maila berezikoek 75 metro egin beharko dituzte, aurrebenjaminek 420 metro, benjaminek 590 metro, alebin neskek 1.140 metro eta mutilek 1.690 metro, infantil neskek 1.690 metro eta mutilek 2.240 metro, kadete neskek 1.825 metro eta kadete mutilek 3.650 metro, jubenil neskek 3.650 metro eta mutilek 7.300 metro. Neska senior eta betaranoek 3.650 metro egin beharko dituzte eta senior eta beterano mutilek 7.300 metro. Aurrebenjaminak, benjaminak, alebinak eta infantilak 10:30ean aterako dira. Gainerakoak 11:30ean.

Sariak
Gizonezkoetan, lehenbiziko helmugaratzen denak 150 euro jasoko ditu, bigarrenak 90 euro, hirugarrenak 60 euro, laugarrenak 45 euro, bosgarrenak 30 euro eta seigarrenak bertzelako saria. Emakumezkoetan, lehenbizikoak 75 euro hartuko ditu, bigarrenak 45 euro, hirugarrenak 30 euro eta laugarrenak bertzelako saria izanen du.

No hay comentarios: