Azken urte hauetan bezala, atzo Anayet-era egin genuen irteera. Esan 
behar da lehenbizian Vertize zela helburu nagusia, baina tentazio handia da 
Anayet ez igotzeaeta hori egin ginun. Zoragarria benetan! Egun ona atera zen 
nahiz ta goizean laino batzuk agertu eta ederki aprobetxatu ginun. 
    30 lagun inguru egon ginen ta giro ederrean igaro zen eguna. Aipatu 
behar Vertizeko gailurrean ginela, bertako herritar batekin elkartu ginela, 
Peiokokin hain zuzen. Irri ta argazki batzuk bota genituen elkarrekin. Han ere 
ezagunekin elkartzen!
    Anekdota bezala esango nuen hartza bat ingelesez solasten ikusi ginula 
Anayeteko armaletan... The bear of the mountain is here! 
    Pertsonalki eskertu nahi dut Errekako jendearen lana; atzoko irteera ta 
urtean zehar antolatzen dituzten ekitaldiengatik batez ere, ez ditut izenak 
emanen baina denak badakigu nortzuk ibiltzen diren. Urte osoan lanean jo ta 
ke! Aupa zuek!!
EDUARDO AGIRRE "BUBA"
 
 
No hay comentarios:
Publicar un comentario