Erreka Kirol Elkarteko pilotariekin osatutako Doneztebek igandean jokatuko du Labriten Herriarteko Finala. Joan den urteko arerio bera izanen du: Iruña.
Informazio gehiago http://www.ttipi.net/ web gunearen eskutik:
Joan den urteko finalistak, Doneztebe eta Iruña izanen dira aurten ere aurrez aurre Nafarroako Herriarteko pilota txapelketaren finalean. Iruñak Burlatari irabazi zion finalaurrekoan eta Donezteberen arerio izanen da uztailaren 8an, igande goizeko 09:30etik aitzinera Iruñeko Labrit pilotalekuan.
Alebin mailan, Doneztebeko Aimar Otxoteko eta Enaitz Telletxeak, Iruñeko Oskoz eta Mata izanen dituzte arerio.
Infantiletan, berriz, Doneztebeko Joanes Bakaikoa eta Ruben Medina Okiñena eta Iruritaren kontra ariko dira.
Jubeniletan, Ugaitz Elizalde eta Adur Lasa eta Iruñeko Espinal eta Cordon ariko dira nor baino nor gehiagola.
Seniorretan, azkenik, Doneztebeko Gaizka Bendoiro eta Jon Gorritik Iruñeko Diaz eta Okiñenaren kontra jokatuko dute.
Hasierako ligaxkan elkarren kontra aritu ziren bi herriak Donezteben eta bina partida irabazi zituzten. Doneztebek 11 tantu gehiago egin zituen. Patxi Ordoki Doneztebeko ordezkariaren erranetan, «urduritasuna hobe dominatzen duenak eta suerte pixar bat izaten duenak irabaziko du, hori da txapeldunen suertea».
No hay comentarios:
Publicar un comentario