miércoles, 11 de julio de 2012

Ttipi-Ttapako web gunean...

www.ttipi.net

Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak Udako Kirol Eskola antolatu du aurten ere, hamabigarren aldikotz. Eskualdeko haur eta gazte aunitzek parte hartzen dute bertan azkeneko urteetan. Kirol ezberdinak lantzen dira eta uda pasatzeko bertze modu bat eskeintzea du helburu.
Astelehen, asteazken eta ortziralero eginen da udako kirol eskola, uztailaren 9tik abuztuaren 3ra. Eskoletako frontoian eta kiroldegian izanen dira, 11:00etatik 12:00etara talde batean, eta 12:00etatik 13:00etara bertzean. Prezioa 33 eurotakoa izanen da Erreka elkarteko bazkideentzat, eta 36 eurokoa bazkide ez direnentzat. Izen ematea uztailaren 5an, ortzeguna, izanen da, goizeko 11:00etan, Doneztebeko Frontoian.

No hay comentarios: