jueves, 23 de agosto de 2012

"Hurrengoa Aneto" edo "Aspaldi amestutako istori zoriontsu bat"





Garai batean, gure semeak txikiak zirenean oraindik, Juankorena, Manolo, Koterra, Xabier, Iban, Niko eta ni (Txomin) lehendabiziko Bisaurin eta ondotik Posets eta Forquetak egin genituen. Hurrengo erronka Pirineotako altuena egitea gelditu zitzaigun amets eta erronka gisa. Gauza bat edo bertzea zirela tarteko orain arte ezin izan diogu erronkari ekin, baina orain bai, oraingoan lortu dugu aspaldiko ametsa burutzea, Aneto nagusiko tontorra zapaltzea, alegia, sekulako desnibela, glaziarra eta Mahomako pasoa gainditu ondotik.


Oraingoan Nikok ezin izan du bere egin beharrak tarteko eta Manolok ere ez seguraski bere mundu partikularretik ez delako tenorez atera enteratzeko, jejeje.......zer egin behar diegu ba, horrelaxekoak dira gauzak eta ahal genuenak elkartu eta joan ginen, Koterra, bi Juankok, eta bi Mindegik, 5 satélite amets baten gibeletik ametsa egi bihurtu nahian eta bihurtu arte..........Zoriontsu izateko ez dago ametsak betetzea bezain bide hobeagorik, gu zoriontsu izan ginen........ Hortxe dituzue irudi batzuk, glaziarra, Mahoma, tontorra eta bidearen erakusle.

Txomin Mindegia

1 comentario:

Unknown dijo...

Zorionak a todos, como me alegro por todos y sobre todo por Javier que le tenia ganas hace tiempo al Aneto.
De todas maneras con el guia que habeis llevado el exito estaba asegurado.
Un abrazo montañero a todos.