lunes, 20 de agosto de 2012

Posets




Aupa!
Denbora ona aprobetxatuz berriz ere Pirineonara joateko aukera izan dugu Iñigo eta Nik; Posets aldera. Posets-etik Diente Royo-ra arteko falta zitzaidan kresta zatia egitera eta aldi berean ingurua hobekiago ezagutzera.

Lehenengo egunean kotxea utzi genuen lekutik Ibon de Llardaneta-ra juan ginen bertan gaua pasatzera. Argitu orduko gosaldu eta martxan jarri ginen. Lehenengo helburua Diente Royo (3010m), eta horretarako Eristeko lepoa eta Diente Royo artera agertu ginen. Handik Pavots-era (3121m)abiatu ginen eta berehala ailegatu ginen tontorrera. Pixka bat jeitsi eta Tuca Fora de la neu (3080m) izeneko tontor borobil batera igo ginen. Bertatik ongi pentsatu eta begiratu eta gero Posets-Espadas krestaren azpikaldetik abiatu ginen. Asko kostatu zitzaigun Posets-era (3375m)ailegatzea, malda handia zen eta harria oso sueltoa. Posets-etik jeisterakoan Diente de Llardana-ra(3085m) igo ginen, nahiz eta hasiera batean ezinezkoa nabari duen. Eta handik berriro ere gure kanpo basera, Ibon de llardanetara, beste gau bat pasatzera.

Azkenengo egunean goizik jeiki eta gure azkenengo bi hirumilakoak egin genituen, Forqueta (3007m) eta Forqueta SE (3004m). Trasto guztiak bildu eta kotxera pena askorekin joan ginen. Ea hurrengo ateraldia hain paraje politetan eta denbora onarekin egiten dugun...
JOSU JUANENA

1 comentario:

rooney dijo...

Ederra irteraldia eta eginiko buelta!!!

Zorionak bikote!!!!!!