miércoles, 12 de septiembre de 2012

Cap Long- Pineta






Aupa!

Beste aukera bat izan dugu Josuk eta nik Auñamendietara joateko. Oraingo honetan lau egunetarako abiatu ginen leku berriak ezagutzeko intentzioarekin. Erran beharra dago Pirinioak beti badutela zerbait berria erakusteko eta oraingo honetan Balcon de Pinetan ikusi duguna benetan ikaragarria iruditu zaigu.

Hala ere lehenengo bi egunetan Cap Long-en egon ginen eta bertan Pic Maubic (3058m) egun batean eta hurrengoan Pic D´Estaragne (3006m) eta Campbieil (3173m) igo genituen.

Hurrengo egunean Pineta aldera joan ginen eta Petit Astazu (3012m) igo genuen. Bi Astazuak igotzekotan ginen baina gauza bat dela eta bestea dela batekin konformatu ginen. Hala ere aitzaki ona iruitu zaigu bat bakarra egitea, honek berriro bueltatzea eskatzen digu hain leku politera. Paliza ederra hartu genuen egun honetan baina hurrengo egunean Robiñera-ra (3003m) joateko aukera izan genuen.

Ongi aprobetxatutako lau egun, ea noiz errepikatzen ditugun!!!

Iñigo Mangado

No hay comentarios: