lunes, 3 de septiembre de 2012

Larra - Larrau

Aupa errekazaleak!

Asteburu honetan estatuko martxarik gogorrena dena ospatu de Izaba aldean, Larra-Larrau martxa alegia. Uda luzea joan den arren, ez dut sobera entrenatu eta nahiko juxtu ailegatu naiz martxara... Hori bai, ohiturari jarraiki luzea egitea erabaki nuen, poliki poliki egiteko kapaza izanen nintzela pentsatzen nuelako... Egia erran Iñaki Gurrutxaga oriotarrarekin geratu nintzen elkarrekin eginen genuela, eta hola egin genuen, tarteka ni bera itxoinez, eta tarteka berak ni.. Azkenean denbora ez zen oso ona izan, nire marka hoberena baino 25 minutu gehiago, baina tira, gehiegi sufritu gabe egiteko, eta egin genituen geldialdiekin, ez da ere oso denbora txarra. Kronika luzeagoa irakurri nahi izanez gero http://mugidi.blogspot.com.es/2012/09/larra-larrau-2012.html orri honetan idatzi dut.

Nitaz aparte, luzea Donamariko David Lasagak ere egin zuen Errekaren izenean, eta motzean Migui Ezkurra, Santi San Miguel eta Ana Zelaietak... Hiruek oso denbora ona egin zuten, eta Ana bere kategoriako podiumean sartzea lortu zuen.., ikaragarria Ana, zorionak eta heldu den urtean eskusik gabe gure grupetara!

Neri orain datorren larunbateko Iron man erdia prestatzea tokatzen zait, prestaketa errekuperazioan oinarrituko bada ere... Ea urte amaierako karrera hauek gustora egiten ditudan, New Yorkeko maratoia buru belarri prestatzeko..

Agur bero bat!

GORKA BIDEGAIN

No hay comentarios: