lunes, 17 de septiembre de 2012

Laxoa: bada etorkizuna Donezteben!

TTIPI-TTAPA
Doneztebe B taldeak 9 eta 7 irabazi zion Arraiozi infantil mailako laxoa txapelketaren finalean. Arraiozen irailaren 15ean jokatu zen finala eta etxekoak 5-7 irabazten izan ziren, baina azkenean doneztebarrak gailendu ziren.

Doneztebe B taldearekin Gorka Iribarren aritu zen sakean, Iñaki Maylin numeroa eta Julen Larretxea eta Aitor Arozena laurdenak. Arraiozekin, Eki Etxandi izan zen sakelaria, Josu Etxandi numeroa eta Urki Etxandi eta Mikel organbiode laurdenak.

Finalak denetik izan zuen eta ordubete eta hiru laurden iraun zuen. Doneztebarrek egin zuten lehen jokoa, baina bana berdindu zuen Arraiozek. Berriz ere 3-1 aitzindu zen Doneztebe eta hiruna berdindu zuen Arraiozek. Laugarrena egin zuen Doneztebek, baina hiru joko segidan egin zuen Arraiozek, 4-6 aitzinduz. 5-6 hurbildu ziren Doneztebekoak, baina 5-7koa ezarri zuen segidan Arraiozek markagailuan. Baina azken lau jokoak segidan egin zituen Doneztebek txapela irabazteko. Joko horien artean luzeena eta emozionanteena 8-7koa izan zen, 20 minutuz aritu baitziren lehian bi taldeak.

Sari banaketan Xotero Etxandi Arraiozko alkatea eta helduen finalean Laxoa elkartearen omenaldia jaso zuen Mariano Maritorena marrazaina aritu ziren.

Sari banaketaren ondotik, Laxoa elkarteak luntxa eskaini zuen Arraiozko plazan pilotari eta zaletuendako.

No hay comentarios: