lunes, 22 de octubre de 2012

Errekako Beñat Oronoz txapeldun pilotan

TTIPI-TTAPA ( www.ttipi.net)
Nafarroako 22 urtez beheitiko buruz buruko pilota txapelketa irabazi du urriaren 21ean Labriten Errekako Beñat Oronoz lesakarrak. Finalean 18 eta 4 irabazi zion Pilotajaukuko Asier Lopez-i.

Lesakarrak pilota ederki astindu zuen ezker-eskuin eta Lopezek ezin izan zion aurre egin. Hasiera berdindua izan zen, 6-4koa arte, baina hortik 18ra joan zen Oronoz, tantu ikusgarriak eginez.

Gisa honetara, Errekak dobletea lortu du, joan den astean, jubenil mailako buruz buruko txapela jantzi baitzuen Ugaitz Elizalde iturendarrak.

No hay comentarios: