lunes, 1 de octubre de 2012

Gaur...


TTIPI-TTAPA (www.ttipi.net)

Joan den urtean elkarrekin aritu ziren Niko Mindegia eta Ibai Meoki doneztebarrak eskubaloiko Asobal ligan, San Antonio taldean. Baina taldea desagertu eta biek talde berriak bilatu behar izan zituzten. Mindegia Logroñoko Naturhouse taldean ari da eta Meoki Iruñeko Anaitasunan. Biek herri eta koadrilla berekoak eta Errekako harrobikoak izanagatik, arerio izan ziren larunbatean Anaitasunan. Aitzaki horrekin, Doneztebetik jende aunitz hurbildu zen partida eta batez ere, bi doneztebarrak, «Errekako harrobiko bitxi preziatuenak» ikustera. Bientzat izan ziren animoak, baina azkenean Nikoren Naturhouse nagusitu zen, 23 eta 27. Mindegiak bi gol egin zituen eta Meokik bat. Niko Mindegiak onartu zuen «zerbait berezia zela eskubaloiaren katedralera itzultzea» eta Nafarroatik kanpora ari den lehen aldia den arren, «arras gustora» omen dago Logroñoko taldean.

No hay comentarios: