jueves, 25 de octubre de 2012

New York-eko maratoia prestatzen...

Aupa Errekazaleak!

Batzuk gargero dakizuenez bezala, datorren asteko igandean New Yorkeko maratoian parte hartzekoa naiz. 10 egun baino guttiago falta dira eta beraz azken azken txanpan sartuak gaudela erran dezakegu. Maratoi hau behar bezala prestatzeko arazo aunitz izan ditut, eta hala, nahiko egoera txarrean iristen naizela pentsatzen dut... Denboraldia luzea doa, eta gorputzak atsedenaldia eskatzen ari dit.

Entrenamendu bezala bi aste dezente baino ez ditut egin, belauna ez bazen, piramidala, eta piramidala ez bazen peroneoa, beti minaren bat banuelako... Kontu guzi hauengatik ordu terdiko saioa izan da egin dudan luzeena, eta nahiz eta ordu bateko saio nahiko egin, nahiko entrenamendu maila eskasa da.. Hauek guziak maratoia bukatu ahal izateko "kontrak" izanen dira, baina zorionez, baditut "alde" batzu ere... Batetik urtean zehar bolumen aunitzeko entrenamenduak egin egin ditudala iron manera begira, eta horiek lagunduko didaten esperantza eduki badaukat.. Bertzalde joan den urten Donostiako maratoia bukatu nuen, nire lasterketarako esperientzia askozaz txarragoa zenean, eta bukatzeko inguruan izanen dudan guzia zoragarria omen da, 50000 lagun lasterka, eta New Yorkeko karrika guziak jendez lepo jendea animatzen, beraz, min gehiegirik sentitu ezean optimista egoteko arrazoiak ere izan baditut...

Helburua oso erraza jarri dut, maratoiak eskaintzen dizkidan pasai eta esperientzietaz ahal bezain beste gozatu, leku berri bat ezagutzeko aukera aprobetxatu, eta gehiegi sufritu gabe maratoia osatzea... Horretarako erritmo lasaiak eramanen ditut, ez baitakit muskularki irauteko gauza izanen naizen, peroneo eta piramidala oso juxtu ditut eta. Ikusiko dugu!
GORKA BIDEGAIN

No hay comentarios: